Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketearen bigarren edizinoa martxan da

Bizkaie! 2012-08-22 14:32   kulturbiz

Deiako Ortzadar kultur gehigarriak eta Bilboko Rekalde aretoak II. Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketearen deialdia egin barri dabe. Bakarka zein taldean parte hartu daiteke. Lanak bialtzeko epea irailaren 3an hasi eta 14an amaituko da.

Deia egunkariko Ortzadar kultur gehigarriak eta Bilboko Rekalde aretoak II. Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketearen deialdia egin barri dabe. Bakarka zein taldean parte hartu daiteke. Lanak bialtzeko epea irailaren 3an hasi eta 14an amaituko da.

Irabazleak eta aukeratutako lanak ikusgai egongo dira Rekalde aretoan zemendian. Komikiak euskera hutsean sortu behar dira.

Lehiaketako lanen gaia librea da, baina protagonistak personaia originalak izan behar dira, eta istorioa bere bai, jakinarazo dabe sariketako iturriek. Lanak argitaratu bakoak izna behar dira. Komikiak lau orrialdekoak izan behar dira, inprimatuak eta zenbakituak, A3 neurrikoak eta formatu bertikaldunak.

1.500 euroko sari bakarra emongo dabe. Epaimahaiak irabazleaz aparte, beste lan batzuk be aukeratuko ditu. Komiki guztiekaz erakusketea antolatuko dabe Rekalde aretoan. Sari-banaketea zemendian egingo da, erakusketea edegiteagaz batera. Dan dala, lehiaketearen epaia irailaren 29an jakinarazoko dane, Ortzadar gehigarrian bertan.

Aukeratutako egileek lan originalak eskuratu ahal izango ditue erakusketea amaitu ostean.

Lanak ondoko helbidera bialdu behar dira: II. Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketa. Iparraguirre Editoriala, S.A. Kaputxinoen bidea, 6, 5.C. Bilbao-Bizkaia (48013)

Lehiaketearen ganeko argibide gehiago, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu