UPV/EHUko Koruak Sardiniako Concordia Vocis jaialdian parte hartuko dau
2012-08-27 14:23 MusikeaEslovenia, Txekiar Errepublika eta Italiako beste abesbatza batzuekaz konpartiduko dau eszenatokia UPV/EHUko Koruak abuztuaren 28tik irailaren 22ra bitartean Sardiniako (Italia) hainbat herritan ospatuko dan XXI Festival Internazionale di Musica Vocale Concordia Vocis jaialdian.
Eslovenia, Txekiar Errepublika eta Italiako beste abesbatza batzuekaz konpartiduko dau eszenatokia UPV/EHUko Koruak abuztuaren 28tik irailaren 22ra bitartean Sardiniako (Italia) hainbat herritan ospatuko dan XXI Festival Internazionale di Musica Vocale Concordia Vocis jaialdian. Enrique Azurzaren zuzendaritzapean, UPV/EHUko Koruak Esloveniako Krog Ganbara Koruagaz, Txekiar Errepublikako Vocal Ensemble Gentlemen Singers eta Italiako Complesso Vocale di Nuoro, Coro Femminile Eufonia di Gavoi eta Coro di Iglesias abesbatzakaz konpartiduko dau eszenatokia.
Festival Internazionale di Musica Vocale Concordia Vocis jaialdiak 1992an hasi eban bere ibilbidea eta aurten XXI. edizinoa beteko dau. Urte guzti horreetan zehar, uda sasoiko musika polifonikoaren zaletuentzako ezinbesteko topagune bihurtu da jaialdi hau. Lau astetan zehar hamar kontzertu eskainiko dira Sardinian musika polifonikoa sustatzeko asmoagaz.
Ondokoak izango dira UPV/EHUko Koruaren emonaldiak: abuztuak 28, martitzena, 21:30ean, Cagliariko Sant'Agostino eleizan. Abuztuaren 29an, eguaztenean, 21:30ean, Tortoliko Sant’Andrea katedralean. Abuztuaren 30ean, eguenean, 21:30ean, Gavoiko San Gavino Martire eleizan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!