Belako bizkaitarrak San Miguel Pro Zarautz Euskaltel 2012 surf txapelketan
2012-08-27 11:37Surfa eta musikea buztartuz, musika eskaintzea jaialdiko punturik nabarmenetarikoa izango da Zarautzen Igloo, Belako, Corizonas, El Columpio Asesino, The Pepper Pots eta Nasty Mondays zein Makala Dj ospetsuakaz.

Gipuzkoako Zarautz herriak San Miguel Pro Zarautz Euskaltel 2012 surf txapelketea hartuko dau bihar, hilak 28, hasi eta irailaren 2ra bitartean. Txapelketea aurkezteko prentsaurrekoan, Zarautzeko alkate Juan Luis Illarramendi, Mahou-San Migueleko Komunikazino zuzendaria Alberto Velasco, Euskalteleko babesletza arduradun Olatz Basagoiti, Zarautzeko Surf Alkarteko kudeatzaile Ibai San Martin, eta Hodei Collazo eta Ander Ugarte surflariak izan ziran.
Illarramendik nazinoarteko izaerako jaialdi hau Zarautzen egiteak dauen garrantzia azpimarratu dau: surfeko mundu txapelketa honek upealako eragina dauka turismoan, komunikabideetan zein kirol mailan.
Bestalde, surfa eta musikea buztartuz, musika eskaintzea jaialdiko punturik nabarmenetarikoa dala azpimarratu nahi izan dau Velascok. Igloo, Belako, Corizonas, El Columpio Asesino, The Pepper Pots eta Nasty Mondays zein Makala Djak bertan izango dirala gogorarazo dau.
Horrezaz gan, Euskaltelek publiko guztiei zuzendutako hainbat ekintza antolatuko ditu, besteak beste, yoga, surf edo skate oholen gainean egiteko margo-tailerrak edo argazki-txapelketak. San Martinek adierazo dauenez, ekitaldiaren harrera ofiziala gaur, hilak 27, izango da eta bertan, Xabier Euzkitze bertsolari eta kazetaria edizio honetako aitajaun izentauko dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!