Kante, jantza, gitarra eta txalo-konpas tailerrak izango dira Bilboko 'Una ría con duende' flamenko jaialdian

Bizkaie! 2012-09-04 11:46   kulturbiz

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Sonikete alkarteak alkarlanean antolatzen daben Una ría con duende topaketa flamenkoen zazpigarren edizinoak jantza, gitarra, kante eta txalo-erritmo tailerrak eskainiko ditu beste urte batez.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Sonikete alkarteak alkarlanean antolatzen daben Una ría con duende topaketa flamenkoen zazpigarren edizinoak jantza, gitarra, kante eta txalo-erritmo tailerrak eskainiko ditu beste urte batez.

Flamenko tailerretan parte hartu nahi dabenek irailaren 7ra arte emon leikie izena www.bilbao.net webgunean eta 010 udal telefono zenbakian. Eskainitako plazen kopurua baino eskari gehiago egongo balitz, zozketea egingo litzateke, eta zozketan lehentasuna izango leukie 5. barrutian -Ibaiondon- eta Bilbon erroldautako lagunek.

Aurreko edizinoetan lez, tailerrak irailaren 11tik 30ra izango dira eta flamenko topaketen jarduera azpimarragarrienetakoak izango dira. Tailer bakotxerako matrikuleak 25 euro balioko dau, eta ikasleek, erretiratuek eta lanbakoek eta oinarrizko errentea jasoten deben personek beherapenak izango ditue.

Programa didaktikoa irailaren 10ean hasiko da. Egun horretan, aurrerago egingo diran jantza, gitarra, kante eta txalo-erritmo flamenko tailerren sarrera jardunaldiak egingo dira (sarrera jardunaldiak edegiak eta dobakoak izango dira). Topaketa horreek, zeozelako musika eta flamenkoaren oinarrizko ezagutzak dituen eta jaialdiak eskainitako tailerren aurrean interesa daben lagunei dagoz zuzenduta. Helburua, parte hartzen dabenek kante, gitarra eta perkusino flamenkoaren erritmo eta melodia oinarriakaz eta jantzearen funtsezko mobimentuakaz hartu-emonak izatea da.

Sarrerako saio horreetarako ez da aurretik izenik emon behar, eta San Frantziskoko Udaltegian egingo dira, arratsaldeko 19:00etatik gaueko 21:00etara. Sarrerako jardunaldien ondoren, tailerrak irailaren 11n hasiko dira, San Frantziskoko Udaltegian, Jose Antonio Alvarez Montañak zuzendutako txalo eta konpas klaseakaz. Gitarra tailerra Jose Carlos Carmonak emongo dau, eta Adriana Bilbao Zarraonaindia izango da jantza flamenko tailerren arduraduna. Azkenik, kante flamenko tailerra Victor Palaciosek emongo dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu