'Inprobisazinoa eta umorea eskenan' tailerra Virginia Imaz eta Jose Carmelo Muñozen eskutik
2012-08-31 10:53 BertsolaritzeaInprobisazinoa eta umorea eskenan tailerra Oihulari Klown taldeko Virginia Imaz eta Jose Carmelo Muñoz ek eskainiko dabe urriaren 19tik 21era, Bergarako Aibar baserrian (Oihulari Klown taldearen aterpetxean). 25 orduko ikastaroa da, 3 eguneko egonaldi intensiboan gauzatuko dana.
Inprobisazinoa eta umorea eskenan tailerra Oihulari Klown taldeko Virginia Imaz eta Jose Carmelo Muñoz ek eskainiko dabe urriaren 19tik 21era, Bergarako Aibar baserrian (Oihulari Klown taldearen aterpetxean). 25 orduko ikastaroa da, 3 eguneko egonaldi intensiboan gauzatuko dana. Bost orduko saioak egingo dira. Lehenengo saioa: bariku arratsaldea, 17:00-22:00etara; 2. saioa: zapatu goiz eta arratsaldez, 10:00-15:00 // 16:30-21:30; eta 3. saioa: domekan, 10:00-15:00 // 16:30-21:30.
Hamalau lagunentzako lekua dago eta gehienbat bertsolariei zein zaleei zuzenduta dago.
Ikastaroaren edukia:
Ikastaro hau, gure barruko komikotasuna bilatzeko abenturan bidelagun izan nahi daben bertsolari/zaleei proposatzen jake. Klown inprobisazinoan dogun esperientziaren arabera, ikastaroan proposatuko doguzan ariketak bertsotan inprobisetako lagungarri izango diralakoan gagoz. Hainbat alor landuko doguz: entzutea, metaforea, disponibilidadea, arnasa, literalak, sortzeko jarioa, huts egiteen kudeaketea, hutsuneetatik urteteko estrategiak, gorputza errekuperetea, eta abar.
Gure lan moldeak klowna espresio ekintza lez ulertzen dau batik bat, eta espresio ekintza horren bidez norberak bere barruan dauen Auguste personaia tradizionala bakotxak bere-berea dauen modu bakanean garatzea nahi dau. Ikastaro honen helburua dibertidutea da, gure entzumena hobetu eta inprobisetako errekurtso gehiago eskuratzen doguzan bitartean. Bidaia honek nork bere buruaz eta egunerokotasuneko korapiloez umorea egiteko prestutasun osoa eskatuko deusku: tikak, obsesinoak, maniak, desioak, bildurrak... Guzti hori ez dago garena uste dogun horretatik hain urrun. Persona guztiok auto-inportantzia zerrenda luze bat erakusten -edo ezkutatzen- saiatzen baikara. Gure barruko pailazoaren komizidadeak horreetan ditu bere sustraiak eta bere fruiturik behinenak. Senekak inoan lez, bere buruaz barre egiten dauena ez da inoiz barregarri geldituko.
Metodologia:
Metodologia dinamikoa eta parte-hartzailea izango da. Beroketa fisiko eta emozionalerako ariketak egingo dira; inprobisazino uneak egongo dira, tartean klown inprobisazinoak eta ahots inprobisazinoak (bertsoak eta ez bertsoak). Eta bizitako horretatik berrelikatzeko denporak egongo dira, klown kodearen hainbat aspektu tekniko jorratzeko bide emoten dabelako.
Hizkuntzea:
Ikastaro emoileek gazteleraz berba egingo dabe, eta partaideek euskeraz inprobisau, jolastu eta galdetuko dabe.
Tailerrean izen emotea
- Izena emoteko epea: irailaren 1etik irailaren 20ra.
- Matrikulea (25 ordu) eta egonaldia (jana eta loa): 100€
*Bertsozale Elkarteak lagundutako ekimena da (partaide bakotxak 100€gaz kuota errealaren erdia ordainduko dau).
- Taldea osotzea: izena emoteko ordena hartuko da kontuan, eta emakume eta gizonen arteko orekea zainduko da
- Izen-emotea/ Informazinoa: umorez@bertsozale.com /(+34) 943 694 277.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!