UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeko ikasleen seigarren eta azken interbentzinoa Deustuko zubian
2012-09-03 12:07 kulturbizOraingoan, Deustuko zubiko aginte-etxolak artista konbidatu lez parte hartzen dauen Juan Azpitarteren Panagnosis interbentzinoa hartuko dau irailaren 12ra arte.
Pasa dan barikutik, Bilboko Deustuko zubiko aginte-etxolan, UPV/EHUko hirugarren zikloko ikasleek sortu eta garatu daben Interbentzioak Deustuko Zubian proiektu artistikoaren seigarren eta azken erakusketea ikusgai dago. Oraingoan, Deustuko zubiko aginte-etxolak artista konbidatu lez parte hartzen dauen Juan Azpitarteren Panagnosis interbentzinoa hartuko dau irailaren 12ra arte.
Azpitartek azaldu dauenez, interbentzino honegaz ondokoa lortu nahi dau: 'urian kokatuta dagozan elementuen ordena alderantzikatu, Deustuko zubiko aginte-etxolako behatokia begirada erakarten dauen gune bihurtuz. Instalazino honek -jarraitzen dau Azpitartek- paisajean egoera barri bat sortu nahi dau, ikusleak aldatuta dagoan errealidade baten pertzepzinoagaz gozau daian, erritmo hipnotikoagaz biraka dabilen argi baten bitartez.
Interbentzioak Deustuko Zubian proiektu honen sortzailea Juan Pablo Orduñez Mawatres UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeko hirugarren zikloko ikaslea da, eta inguruak irUntsitako iragan industrialaren elementu hau berreskuratu nahi izan dau hainbat interbentzino artistikoren eszenatoki lez erabilteko. Proiektu hau maiatzaren 11an jarri zan martxan eta hiru astero interbentzino barri bat aurkeztu da bertan. Juan Azpitarteren lan honen aurretik Komando Trinik, Eider Egurenek, Ainhoa Gilek, Miriam Isasik eta Igor Rezola Dizebi-k atondutakoak be izan dira ikusgai Interbentzioak Deustuko zubian izeneko proiektu artistiko honetan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!