Gaur hasiko da FesTVal jaialdia Gasteizen

Bizkaie! 2012-09-04 12:36

Gaur hasi eta datorren irailaren 8ra bitartean FesTVal telebistaren jaialdia ospatuko da Gasteizen. Urtero legez, telebista kateek saio barriak eta denporaldi barrirako dituen barritasunak aurkeztuko ditue, berbarako, ETB, TVE, Antena 3, laSexta, Cuatro, Telecinco eta Canal + kateen eskaintza ezagutuko dogu.

Gaur hasi eta datorren irailaren 8ra bitartean FesTVal telebistaren jaialdia ospatuko da Gasteizen. Urtero legez, telebista kateek saio barriak eta denporaldi barrirako dituen barritasunak aurkeztuko ditue, berbarako, ETB, TVE, Antena 3, laSexta, Cuatro, Telecinco eta Canal + kateen eskaintza ezagutuko dogu.

Aurten, 8 saio estreinauko dira FesTVal-en barruan, horreen artean, ETBko El Conquistador del Aconcagua, irailaren 7an, 19:00etan, Principal antzokian; era berean, TVEk Isabel eta Stamos Okupa2 telesailak estreinauko ditu; Telecincok, La voz saio musikala eta El don de Alba telesaila; Antena 3 kateak, barriz, jentaurrean aurkeztuko ditu Imperium eta Fenomenos telesailak, eta azkenik, Canal + kateak Se busca comico para pelicula saioaren barri emongo dau.

Egitarauari erreparauta, profesionalentzako jardunaldiak, proiekzinoak eta umeentzako tailerrak be izango dira tartean.

Beste alde batetik, gaur, hilak 4, arratsaldeko 18:00retan, TV, un canal para la paz en Euskadi izeneko topaketan parte hartuko dabe Pello Sarasola ETBko eduki zuzendariak, Jon Sistiaga, Jose Maria Calleja eta Josean Izarra kazetariak eta Oscar Terol umoristeak; hitzordua Gasteizeko I. Aldekoa Kultur Etxean.

Irailaren 6an, David de Jorge sukaldariak EITB zaporeko izozki urdina preparauko dau FesTVal jaialdiaren ekitaldien barruan.

Hurrengo egunean, hilaren 7an, El Conquistador del Aconcagua saioaren aurre-estreinaldia izango da Gasteizko Principal antzokian, 19:00etan hasita.

Azkenik, irailaren 8an, EITBk jaialdiaren Itxiera Ekitaldian parte hartuko dau. Aurten Kalakan musika taldeak jasoko dau EiTB Trending Saria. Thierry Biscary, Xan Errotabehere eta Jamixel Bereauk osotutako hirukotea nazinoarteko izar bihurtu da Madonna abeslariaren MDNA biran parte hartzen dagoalako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu