Hortzmuga taldearen 'Yo estuve alli... Y no lo contaron como lo vi' lanaren aurre-estreinaldia Bilbon

Bizkaie! 2012-08-31 11:24   Kulturea

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Hortzmuga Teatroa taldeak, Bilboko konpainiaren Yo estuve allí… y no lo contaron como yo lo vi azken lanaren aurre-estreinaldia programau dabe datorren domekarako, irailaren 2rako, gaueko 22:00etan, Errekaldeko plazan.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Hortzmuga Teatroa taldeak, Bilboko konpainiaren Yo estuve allí… y no lo contaron como yo lo vi azken lanaren aurre-estreinaldia programau dabe datorren domekarako, irailaren 2rako, gaueko 22:00etan, Errekaldeko plazan.

Antzezlanaren estreinaldi ofiziala datorren irailaren 7an eta 8an izango da, Lleidako Fira Tàrrega izeneko jaialdian.

Yo estuve allí… y no lo contaron como yo lo vi boterearen, politikearen eta komunikabideen arteko hartu-emonei buruzko gogoetea egiten dauen ikuskizuna da. Medioek egia ofizial handiak zelan eregiten dituen, zelan lantzen dituen datuak, ze interpretazino egiten daben, boteretsuen interesak babesteko trikimailuak zelan egiten dituen… aztertzen dau.

Labur-zurrean, medio handien funtzionetako modua islatzen dauen antzezlana da, benetako desinformazinoan bizi garela erakusteko. Albistea, barria da Hortzmugak kalera ataraten dauen proposamen horren protagonista nagusia, bere tesiak kaleko jentearen eretxiagaz alderatzeko.

Sinopsia: gertakariaren gaua, ha gertatu zan gaua, dana aldatu zan gaua. Uste genduan ez egoala zer egiterik. Harrituta, ikaratuta, geratu ginan. Hurrengo egunean, albistea irakurri eta gero, danok ondorio berbera atara genduan: Yo estuve allí… y no lo contaron como yo lo vi.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu