NBAko talde batek Gescrap Bizkaia Bilbao Basketen kontra jokatuko dau 2013an

Bizkaie! 2012-09-05 14:17

Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen daben Bilbao-Bizkaia markeak akordio bat sinatuko dau laster NBAgaz, saskibaloi liga estadubatuarreko talderen batek Gescrap Bizkaia Bilbao Basketen kontra jokatu daian datorren urtean Barakaldoko BECen.

Partidua 2013. urteko urriaren lehen hamabostaldian jokatuko litzateke, baina oraindino ez dabe data zehatzik ezarri, konpromisoa sinatzen danean zehaztuko da.

Apustu sendoa da, ondoren jarraipena izango dauena, Espainian jokatuko dan 2014ko Munduko Txapelketeari begira. Oraindino zehaztu barik dago NBAko zein talderen kontra jokatuko dauen talde bilbotarrak, baina aste gitxi barru jakitea espero da.

Bizkaiko Foru Aldundiko iturriek baieztatu dabenez, NBAko ordezkaritza bat Bilbora etorriko da hile honetan bertan, akordioa zarratzeko.

Bilbao-Bizkaia markeak akordioa bat dauka NBAgaz orain bi urtetik, saskibaloi liga estadubatuarra presente dagoan toki eta ekitaldietan, oro har, Bizkaia sustatzeko, bai ikuspegi turistikotik, zein maila ekonomikoan. Azken ekimena Londresko Joko Olinpikoetan izan zan, abuztuaren 4tik 12ra bitartean, Bilbo eta Bizkaiaren erakusgune bat jarri baitzan Covent Gardenen kokaturiko NBA House instalazinoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu