Japoniako bisitariak Euskaltzaindian
2012-09-04 17:17 Euskerea berbagaiHisao Ishii irakasleari sano interesgarriak begitandu jakoz izenen normalizazinoaren inguruan egon diran gorabeherak eta gaur egungo egoera soziolinguistikoa.
Kyoritsuko (Tokio) Unibersidadeko Nazinoarteko Ikasketen Fakultadeko Hisao Ishii Geografia irakaslea Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan izan zan pasa dan astelehenena, irailaren 3an, Euskal Herriko toponimiaz egiten dagoan ikerketaz datuak batzeko. Igaz be egon zan hartu-emonetan Onomastika batzordeko buruagaz eta aurten gaian sakontzeko asmoz Onomastika Zerbitzuko arduradunagaz, Mikel Gorrotxategigaz izan da barriketan.
Hisao Ishii irakasleari sano interesgarria begitandu jakoz izenen normalizazinoaren inguruan egon diran gorabeherak eta gaur egungo egoera soziolinguistikoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!