Zemendian disko barria kaleratuko dau Gosek
2012-09-13 17:59 MusikeaIrailean zehar, Gose talde gipuzkoarra disko barria grabetan dago Torrelodones (Madril, Spain) urian. Taldearen estudioko bosgarren emoitzea izango dana zemendiaren 20an argitaratuko ei dabe Jangura Produkzioak, Goseren produkzino etxeak aurreratu dauenez. Juan Sueiro & Moli dabilz produktore lanetan Torrelodoneseko Estudios 54 grabazino etxean.
Irailean zehar, Gose talde gipuzkoarra disko barria grabetan dago Torrelodones (Madril, Spain) urian. Taldearen estudioko bosgarren emoitzea izango dana zemendiaren 20an argitaratuko ei dabe Jangura Produkzioak, Goseren produkzino etxeak aurreratu dauenez. Juan Sueiro & Moli dabilz produktore lanetan Torrelodoneseko Estudios 54 grabazino etxean.
Gauzak holan dirala, lan barriak argia ikusi bitartean, taldekideek zuzeneko kronikak, estudioko bizipenak edota grabazinoan jazotako bitxikeriak kontauko ditue estreinau barri daben blogean. Irailean zehar, blog honen bidez, taldearen estudioko langintzea ezagutzeko aukerea izango da, taldekideek idatzitako kronika zuzenen bidez; Estudioko bizipenak, kantuen garapenak, eta beste zenbait bitxikeriek osotuko dabe bloga.
Gose 2005eko udan sortu zan trikia eta elektronikea buztartuz, euskal kulturea, euskerea eta, oro har, euskal musieka oinarri hartuta abiatu zan proiektua. Musika egitasmoa da, bai, baina, irudiak be badauka bere garrantzia, eta ez edozelakoa, izan be, Arrasateko taldeak proiekzinoak erabilten ditu kontzertuetan abestiak janzteko.
Elektro-jazza, tangoa, sehaska kantua, afrobraziliar perkusinoak, technoa, punka edota arin-arina dagoz entzungai Gose taldearen kantuetan, trikia eta sekuntzia elektronikoak nahastauta eta ahots goxo batek lagunduta.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!