Dantzaldi Ibiltariak Donostian eta Bilbon lehenengoz AIKO taldearen eskutik

Bizkaie! 2012-09-12 18:48   Kulturea

Aurtengo denporaldiaren prentsaurreko aurkezpena gaur eguerdian izan da Camposen bertan eta jentaurreko aurkezpena, barriz, BBK aretoan izango da datorren zapatuan, irailaren 15ean, 18:00etan. Sabin Bikandik demostrazino tailer bat eskainiko dau lehenengo eta 20:00ak bueltan erromeria izango da.

Musikariez eta jantza-irakasleez osotutako Aiko Taldeak Galdakao, Sopela, Zarautz, Gernika eta Durango be bisitauko ditu, ohikoa dan lez, Dantzaldi Ibiltariaren edizino barri honetan. Edozelan be, barrikuntzea da aurten lehenengoz Donostian eta Bilbon ekingo deutsiela, Bizkaiko uriburuko Campos Eliseos antzokian eta Donostiako Victoria Eugenia antzokian.

Aurtengo denporaldiaren prentsaurreko aurkezpena gaur eguerdian izan da Camposen bertan eta jentaurreko aurkezpena, barriz, BBK aretoan izango da datorren zapatuan, irailaren 15ean, 18:00etan. Sabin Bikandik demostrazino tailer bat eskainiko dau lehenengo eta 20:00ak bueltan erromeria izango da.

Urritik bagilera bitartean, hastapen eta perfekzino ikastaroak antoaltuko ditu Aiko taldeak Donostian eta Bilbon.

Orain lau urte abiatu zanetik, Dantzaldi ibiltaria -BBK Fundazinoak eta Aiko Taldeak bultzatutako ekimena- musikea eta jantza tradizionala ikasi, praktikau eta gozatzeko era barri eta erakargarri bihurtu da, Aikok han-hemenka antolatutako ikastaro, tailer eta mintegietan konpartidu eta irakasten dauen metodologia propioari esker.

Gorka Martinez, BBK Fundazinoko Zuzendaria, eta Ignacio Casado, SGAE Euskadiko Zuzendaria be, Aiko taldeko Sabin Bikandigaz batera azaldu dira aurkezpenean gaur. Azken honek ondokoa adierazo dau: Ekimen honen arrakastearen gakoa, profesional talde bat garela da, eskuzabaltasunez erabagiten dauena guk emon geinken onena, gustoko dauen jentearentzat. Ume zein helduentzako, gure jantzak edozeinentzako dirala esan dau Bikandik eta landa-eremuko baserritarrei lotutako irudi erromantikoaren gainetik, uriak be jantza tradizionalaren berezko ingurune izan dirala; horregatik Bilbo eta Donostia birkonkistauko doguz aurten adierazo dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu