Euskal filmak izango dira ikusgai London Spanish Film Festival jaialdian

Bizkaie! 2012-09-25 11:04   Barriak

London Spanish Film Festival izeneko jaialdia Londresen egingo da irailaren 28tik urriaren 10era bitartean, eta euskal zinemak atal berezi bat izango dau bertan, Arriya, Bertsolari, La casa Emak Bakia eta Extraterrestre pelikulak proiektauko baitira.

London Spanish Film Festival izeneko jaialdia Londresen egingo da irailaren 28tik urriaren 10era bitartean, eta euskal zinemak atal berezi bat izango dau bertan, Arriya, Bertsolari, La casa Emak Bakia eta Extraterrestre pelikulak proiektauko baitira, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazo dauenez. Pelikula horreen proiekzinoaren aurretik, hainbat kasutan, euskal film laburrak be eskainiko ditue: Aritz Morenoren Bucle, Gregorio Muroren Zeinek gehiago iraun eta Jose Mari Goenagaren Lagun minak.

Horrezaz gan, Bertsolari filmaren ondoren, ikusleek Asier Altuna pelikularen zuzendariagaz berba egiteko aukerea izango dabe, eta Extraterrestre filmaren ostean, gauza bera egin ahal izango dau publikoak Julian Villagrán aktoreagaz.

Etxepare Euskal Institutuak babestutako ekimena da London Spanish Film Festival jaialdiaren barruan antolatutako Basque Window atala, eta Euskadiko Filmategia, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Kimuak proiektuaren laguntzinoa be izan dau.

Gauzak holan dirala, irailaren 30ean, Arriya eta, aurretik, Bucle film laburra ikusi ahal izango dira; urriaren 3an, Bertsolari, eta aurretik, Zeinek gehiago iraun film laburra; urriaren 7an, La casa Emak Bakia; urriaren 10ean, Extraterrestre, eta aurretik, Lagun mina film laburra. Pelikula guztiak Lumiere zinema-aretoan izango dira ikusgai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu