Euskaltzaindiak bere webgunean jarri dau 'Gramatika emendakinak. Zuberoako euskaraz' liburua

Bizkaie! 2012-09-25 10:49

Liburu hau Euskaltzaindiaren Jagon bildumako 12. zenbakia da eta Jüje Etxebarnek atondu dau, AEK-ko Xiberoko Gaü Eskola Laminak-egaz alkarlanean. Agosti Aguer, Battita Guiresse eta Beñat Sarasola izan ditu kolaboratzaile.

Euskaltzaindiak Gramatika emendakinak. Zuberoako euskaraz liburua sarean jarri dau, eta Akademiaren webgunean konsultau daiteke dagoeneko. Liburu hau Euskaltzaindiaren Jagon bildumako 12. zenbakia da eta Jüje Etxebarnek atondu dau, AEK-ko Xiberoko Gaü Eskola Laminak-egaz alkarlanean. Agosti Aguer, Battita Guiresse eta Beñat Sarasola izan ditu kolaboratzaile. Akademiatik adierazo dabenez, Xiberoko Gaü Eskolako irakasleak aspaldi konturatu ziran beharrezkoa zala eskuliburu bat, Zuberoako euskerea ikasi nahi dabenentzako. Beraz, Zuberoako euskerearen gramatikea da liburua, eta batez be bere aditz aberatsa lantzeko eskuliburua. Euskaltzaindiak argitaratu eban, Euskararen Erakunde Publikoaren laguntzinoagaz.

Kontuak kontu, liburua agortuta dago honezkero, eta orain bersino elektronikoan eskaintzen dau Euskaltzaindiak; papelezko edizinoaren eduki bera dago eskuragarri, oso-osorik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu