Sopelako lasterketa nudista ezagunaren XIII. edizinoa irailaren 29an izango da

Bizkaie! 2012-09-27 11:11

Datorren zapatuan, irailaren 29an, goizeko 11:00etan, Sopelako Barinatxe hondartzan (La Salvaje) Estaduan eta Europa osoan erreferentea dan Sopelako lasterketa nudistea egingo da. Aurten Patxi Ros sariaren hamairugarren edizinoa ospatuko da, Sopelako Udalaren lankidetzeagaz.

Datorren zapatuan, irailaren 29an, goizeko 11:00etan, Sopelako Barinatxe hondartzan (La Salvaje) Estaduan eta Europa osoan erreferentea dan Sopelako lasterketa nudistea egingo da. Aurten Patxi Ros sariaren hamairugarren edizinoa ospatuko da, Sopelako Udalaren lankidetzeagaz. Aurreko edizinoetan lez, kirolari eta nudista askoren parte-hartzea jasotea espero da. Korrika egitea eta kirola sustatzea ez eze, hurreratzen diranek ondo pasetea da lasterketearen helburua. Bertoko korrikalariez gan, Frantziatik, Alemaniatik edo Ingalaterratik be helduko dira.

Lasterketearen nondik norakoei jagokenez, parte-hartzaileek 5000 metro egin beharko ditue (umeen kategorian erdia egin beharko dabe) harea gogorraren gainean, itsasbehera dagoala aprobetxatuz.

Danetara, sei kategoria ezarri ditue: gizonezkoena, emakumezkoena, beteranoak (40 urte baino gehiagokoak), umeena (14 urte baino gitxiagokoak) eta federauta dagozan gizonezko eta emakumezkoen kategoria bereziak.

Igaz, Jone Etxebarria larrabetzuarrak irabazi eban txapela emakumezkoetan, eta Arrigorriagako Begoña Villalobos sailkatu zan bigarren. Gizonezkoetan, barriz, Pablo Solares asturiarra izan zan txapelduna, Gorka Gaviña gasteiztarra bigarren eta Javi Lozano bilbotarra hirugarren.

1999. urtean egin zan Sopelako Lasterketa Nudistearen lehenengo edizinoa. Patxi Ros arduratu zan antolakuntzaz, bere bi zaletasunak bateratuz: kirola eta naturismoa. Urtez urte eta edizinoz edizino, lasterketak gero eta parte-hartzaile gehiago izan ditu, muga guztiak hausiz eta naturismoak dauen ohiko ikuspegia (hondartza eta eguzkia) apurtuz.

2003. urtean, Euskal Naturista Alkarteak (ENE) lasterketea antolatzeari ekin eutson. Urte horretatik aurrera lasterketearen izena Patxi Ros saria da, lasterketearen sortzailearen lana eskertzeko asmoz.

2012. urtetik aurrera, Patxi Rosek barriro lasterketea antolatzearen ardurea hartu dau, ENE naturismoko batzordea desegin ostean. Lasterketea antolatzea kolokan egon dan arren, azkenean hainbat eragileren bultzadeari esker lasterketea aurrera eroatea lortu da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu