Getxoko Udalak frantsesa sartu dau bere webgunean

Bizkaie! 2012-09-28 12:30

Getxoko Udalaren webguneak dauen turismoari buruzko atala lau hizkuntzatan dago, hau da, euskeraz, gazteleraz, ingelesez eta, aste honetatik aurrera, frantsesez be bai.

Getxoko Udalaren webguneak dauen turismoari buruzko atala lau hizkuntzatan dago, hau da, euskeraz, gazteleraz, ingelesez eta, aste honetatik aurrera, frantsesez be bai. Itziar Epalza Getxoko Udaleko Turismoko zinegotziak gogoratu dauenez, bizkaitarren, katalanen eta madrildarren atzetik, Frantziako bizilagunak dira Ereagako Turismo Bulego Nagusian, Bizkaia Zubiaren ondoko Turismo Informazino Gunean eta TB mobikorrean informazinoa gehien eskatu dabenak, hain zuzen be, azken bost urteetan 5.303 lagun.

Bisitari frantsesen % 46k Getxori buruz galdetzen dabe; % 35ek Bizkaiko kostaldeari buruz; % 13k Bilbori buruz; % 3k Gipuzkoari buruz; eta ganerako % 3k estaduko toki batzuei buruz. Informazino eskaerei jagokenez, ohiko galderak hurrengoak izaten dira: % 20 interesguneak; % 14 garraiobideak; % 12 informazino orokorra; % 12 ostatua; % 9 turismo-planoa; eta % 7 jarduerak, gastronomia, merkataritza eta beste batzuk.

Gainera, turista frantsesa toki nabarmenean dago ostalaritzako establezimenduetako bezeroen jatorriari dagokionean be, eta Getxoko Kirol Portura beren belaontzietan heltzen diran nabigatzaileen % 64 dira frantsesak.

Ingelesa gaztelaniagaz batera sartu zan webgunean, nazinoartean gehien erabilten dan hizkuntzea dalako. Jatorrizko 341 bat miloe hiztun (Erresuma Batua, Amerikako Estadu Batuak, Kanada, Australia eta beste herrialde batzuk) euki arren, beste herrialde askogaz hartu-emonetan sartzeko gehien erabilten dogun hizkuntzea da' zehaztu dau Epalzak.

Bestalde, gaztelania Hego Amerikako eta Ertamerikako herrialde gehienetako hizkuntzea da, eta Amerikako Estadu Batuetan 40 miloe lagunek berba egiten dabe gazteleraz; danetara, 358 miloe lagunek.

Munduan gehien berba egiten dan laugarren hizkuntzea arabierea da, 20 herrialdetako hizkuntza ofiziala baita, tartean Arabia Saudi, Argelia, Maroko, Egipto, Irak, Israel, Tunisia, Libia eta Libano.

Halan da be, Getxora heltzen diran jatorri horreetako lagunen kopurua Europako ganerakoena baino askoz bajuagoa da, zehaztu dau Getxoko Udaleko Turismoko zinegotziak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu