Nazinoarteko antzerkia protagonista Gasteizen urrian eta zemendian

Bizkaie! 2012-09-27 11:18   Kulturea

Urtero legez, aparteko garrantzia emongo jako bertoko sorkuntzeari eta, esangura horretan, aurtengo barritasun nagusia Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea lanean oinarritutako antzezlanaren aurkezpena dogu. Sorkuntza publikorako esparru barri batean, ikuskizuna hiru antzokik batera produzidu dabe: Gasteizko Principal antzokiak, Bilboko Arriaga antzokiak eta Donostiako Victoria eugeniak, Tanttaka taldeagaz batera.

Datorren urriaren 4an altzauko da barriro oihala, Gasteizko Nazinoarteko Antzerki Jaialdi beteranoaren edizino barri bati ekiteko. Hogeita hamazazpigarren urtea dan honetan, bere izaereari leial, Jaialdiak hogeita bi ikuskizun proposatzen ditu danetara, nazinoarteko taldeen presentzia nabarmenagaz, zehatz esateko, kanpoko bederatzi konpainia etorriko dira, herrialde honeetatikk: Ingalaterra, Argentina, Frantzia, AEB eta Italia.

Urtero legez, aparteko garrantzia emongo jako bertoko sorkuntzeari eta, esangura horretan, 2012ko jaialdiaren barritasun nagusia Bernardo atxagaren lanean oinarritutako Soinujolearen semea lanaren aurkezpena dogu. Sorkuntza publikorako esparru barri batean, ikuskizuna hiru antzokik batera produzidu dabe: Gasteizko Principal antzokiak, Bilboko Arriaga antzokiak eta Donostiako Victoria eugeniak, Tanttaka taldeagaz batera. lan ildo horren bitartez, arte eszenikoen alorraren arte eta kultura garapena sustatu nahi da, euskerearen erabilerea eta ikusle barriak sortzea be bultzatuz.

Familientzako programazinoak be izango dau lekurik. Batetik, Principal antzokiko zikloan, bost proposamen izango dira, horreetako bi nazinoartekoak, clowna, jantzea eta txotxongiloak barne.

Bestetik, Lakuako Federico García lorca antzokiak Haurtxoak proiektuaren beste edizino bat hartuko dau eta hor proposamen bi eta lantegi bat eskainiko dira, txikienak antzezpen-artera hurreratu daitezan.

Beste alde batetik, aurten ekipamendu barri bat zabalduko da, Felix Petite antzokia hain zuzen, ibaiondoko gizarte etxean. Orain arte Lakuan egiten zan zikloa —gehienbat umoreaz eta askotariko ikuskizunez osotua— bertara aldatuko da, uriko udal antzoki sareari gehitzen jakon ekipamendu handiago eta modernoagoa baita.

Antzerkia Zabaltzen atalaren helburua antzerkia agertokietatik atara eta hurragotik ezagutarazotea da, eztabaidea eta sorkuntzea sustatuz. Atal horren barruan zenbait jarduera antolatu dira: solasaldiak eta bisita gidatuak, William Shakespeareri buruzko lantegi praktikoa —egitarauan haregaz lotutako hiru lan handi sartu dira— eta Arte Eszenikoen Jardunaldien beste edizino bat. 2012an, gainera, bada beste barritasun bat: antzerkiak desabantaila sozialak dituen personak gizarteratu eta laneratzeko edegitea, tresna eraginkorra izan baitaiteke; beraz, persona horreek osotutako taldeakana hurreratzea proposatzen dau, Zuzenak, Talur eta Paladio Arte fundazinoakaz izan dan lankidetzearen bitartez.

Kontuak kontu, antzezlanez betetako udagoiena, Pro- Peller konpainiaren eskutik abiarazoko da; Ingalaterrako antzerki konpainia onenetako bat da hori. Urriaren 4an eta 5ean taularatuko daben lana: Pocket Henry V izango da, William Shakespearerena.

Gasteizko XXXVII. Nazinoarteko Antzerki Jaialdiaren egitaraua ikusteko klik egin hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu