Boteroren gizon-emakume ederrez bete da Arte Eder Museoa
2012-10-08 15:54 KultureaFernando Botero artista kolonbiarraren ibilbide osoa batu dabe Fernando Botero. Ospakizuna erakusketan, hasierako lanetatik gaur egunekoetara arte. Danetara, 79 koadro dagoz ikusgai Bilboko Arte Eder Museoan. Artistearen inoizko erakusketarik osoenetakoa da.
Fernando Botero artista kolonbiarraren ibilbide osoa batu dabe Fernando Botero. Ospakizuna erakusketan, hasierako lanetatik gaur egunekoetara arte. Danetara, 79 koadro dagoz ikusgai Bilboko Arte Eder Museoan. Inoizko erakusketarik osoenetakoa da. 2013ko urtarrilaren 20ra arte egongo da zabalik.
Aurkezpenean, Fernando Botero artistea eta Lina Botero alaba eta komisarioaga zbatera, Bilboko Arte Eder Museoko zuzendari Javier Viar eta BBK Fundazionoko buru Gorka Martinez izan dira.
Apirilean 80 urte bete zituan Boterok. Urte berezia izan da, hainbat erakusketaz ospatu dau eta urteurrena. Bilbon edegi barri dabena izango da aurtengo azkenengo ospakizuna. Egilearen erakusketa antologiko garrantzitsuenetako eta adierazgarrienetakoa da, adierazgarriena ez bada, artisteak berak aurkezpenean nabarmendu dauenez.
Orain urte bi izan ziran aita-alabak Bilbon lehenengo aldiz. Orduan hasi ziran erakusketearen ganean berbetan, Iñaki Azkuna alkategaz eta Javier Viar Arte Eder Museoko zuzendariagaz. Buelta asko emon doguz ordutik -esan dau Boterok- eta hemen gagoz azkenean. Oso pozik gagoz emoitzeagaz, eta gure esker ona adierazo gura dot.
Boteroren gizon eta emakume lodiak ezagun-ezagunak dira, baina egilearen berbetan, berak ez dau lodirik pintetan. Formak goraipatzen dodaz, plastikotasun handiagoa emoteko. Irudi sensualak dira, jateko modukoak. Nire estiloan bolumenak protagonismo handia dauka, baina ez dira persona lodiak, azaldu dau.
Lina Botero komisarioak aitaren erakusketearen zehaztasunak azaldu ditu. Boteroren produkzinoaren ibilbiode tematikoa egin dogu, esan dau. Zortzi ataletan banatu ditue lanbak: Hasierako lanak, Latinoamerika, Erlijio eta kleroa, Zirkua, Bersinoak, Abu Ghraib, Zezenketea eta Natura hila.
Hasierako beharretan artisteak jasotako eraginak agiri dira, bere estiloa eratu aurrekoan. Latinoamerikari jagokon atala akaso bere sorkuntzako nukleo garrantzitsuena da, komisarioaren arabera. Erlijinoaren garrantzia islatu dau makina bat lanetan, erlijinoaren ganeko zatiak ikusten danez, aita ez da eleizkoia, baina erlijinoa eta kleroaren eragina onarzten ditu.
Zirkuko irudiak benetan ikusgarriak dira, 2006an Mexikon ezagututako zirku herrikoi batek eragindako lanak. Bersinoetan, urteotan eragin izan deutsen artistei omenaldia da. Irakeko Abu Ghraib kartzelako izugarrikeriek itzelezko haserrea sortu eutsen, 2004an. Orduan sortutako hiru margolan ekarri ditu. Zezenketak joan dan mendeko 80ko hamarkadan landu zituan lehenengoz, gai horren lagina be ikusgai dago. Amaieran, natura hilak dagoz, gaia jorratzeko estilo berezia dauka, ber-berea, azpimarratu dau Lina Boterok.
Bilboko erakusketearen garrantzia nabarmendu dau Boterok berak. Aukeraketa sano ona egin dabe, landu dodazen gai guztiak dagoz.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!