'Txina da' erakusketeak Arte Ederretako ikasleek Pekinen egindako lanak batzen ditu

Bizkaie! 2012-10-09 11:04   Kulturea

Bilbon, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan gaur zabalduko ditu ateak Txina da erakusketa kolektiboak. UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeko hirugarren zikloko zortzi ikaslek (Nadia Barkate, Edurne Gonzalez, Miriam Isasi, J.P. Orduñez/Mawatres, Unai Requejo, Laurita Siles, Leire Urbeltz eta Cristian Villavicencio) Pekinen, Judas Arrietaren MA Studioan egonaldia egiteko jaso eben beka baten ondorioz Txinako uriburuan bertan sortutako lanak erakutsiko ditue.

Bilbon, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo) gaur zabalduko ditu ateak Txina da erakusketa kolektiboak. Erakusketa horretan, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeko hirugarren zikloko zortzi ikaslek (Nadia Barkate, Edurne Gonzalez, Miriam Isasi, J.P. Orduñez/Mawatres, Unai Requejo, Laurita Siles, Leire Urbeltz eta Cristian Villavicencio) Pekinen, Judas Arrietaren MA Studioan egonaldia egiteko jaso eben beka baten ondorioz Txinako uriburuan bertan sortutako lanak erakutsiko ditue. Erakusketea Bizkaia Aretoko Etxepare eta Axular geletan egongo da ikusgai, martitzenetik (hilak 9) eguenera (hilak 11) bitartean, goizeko 08:00etatik iluntzeko 20:00ak arte. Sarrerea librea izango da.

Arte Ederretako ikasleek Pekingo egonaldian egin dituen proiektu horreek lotura zuzena daukie bakotxak bere doktorego tesian jarraitu dituan ikerketa arloakaz.

Unibersidade Hedakuntzako errektoreordetzeak antolatutako beka honeek, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeko Arte eta Teknologia, Margolaritza, Marrazkia eta Eskultura Sailek eta Nazinoarteko Hedakuntzako errektoreordetzeak finantzau ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu