Eremu urriko hizkuntzen eskubideak aztertuko ditue gaur Donostian
2012-10-09 11:03 jardunaldiakEuskal Herriko Unibersidadeko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultadeko DREAM (Donostia Research Group on Education and Multilingualism) ikerketa taldeak Europako eremu urriko hizkuntzentzako hizkuntza eskubide eta politikak mintegia egingo dau martitzenean, urriaren 9an, Donostian.
Euskal Herriko Unibersidadeko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultadeko DREAM (Donostia Research Group on Education and Multilingualism) ikerketa taldeak Europako eremu urriko hizkuntzentzako hizkuntza eskubide eta politikak mintegia egingo dau martitzenean, urriaren 9an, Donostian.
Eleaniztasunak gero eta garrantzi handiagoa dauka Europan, horregaitik beharrezkoa da hizkuntza eta kultura aniztasuna kontuan izatea, DREAM taldearen eretxiz. Mintegaren helburua eremu urriko hizkuntza bat (euskerea, katalana, galesa, frisiera...) erabilten daben Europako eremu eleanitzetako hizkuntza-eskubideei buruzko informazinoa lortzea eta eztabaidatzea da.
Hizlari ezagunek hartuko dabe parte mintegian. Margaret Bullen gizarte antropologo eta EHUko irakasleak Hizkuntzetatik antropologiara: nire bizitza lau hizkuntzatan berbaldia egingo dau. Xabier Arzoz EHUko Administrazino Zuzenbideko irakasle, Espainiako Konstituzino Auzitegiko letradun eta hizkuntza eskubideetan adituak Gutxiengoen hizkuntza eskubideak Europan gaia landuko dau. Eta, Jeroen Darquennes Belgikako Namur Unibersidadeko irakasle eta ikertzaileak Hizkuntza politikaren eta hizkuntza eskubideen inguruko ikuspegi makro- eta mikro-soziolinguistikoak: adiskide ala etsai? izenburuko hitzaldia eskainiko dau.
Ostean, mahai-ingurua antolatu dabe, aitatutako hizlariez aparte, Bartzelonako Unibersidade Autonomoko irakasle Mercè Bernaus doktorea izango da. EHUren Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekano Xabier Etxaguek bideratuko dau eztabaidea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!