Mogelen 'Peru Abarca' osorik eta jentaurrean irakurriko da bagilaren 18an Bilboko Arriaga Antzokian

Bizkaie! 2009-06-15 11:05

Irakurraldia 8:00etan hasi eta 20:00etan amaituko da, eta Kirmen Uribe idazle ondarrutarrak irakurriko ditu 'Peru Abarca'-ren lehen lerrokadak. Hamabi orduz 400 persona inguruk hartuko dabe parte Mogelen klasikoaren irakurraldi publikoan, horreen artean, euskal kulturako eta gizarte, kirol, ekonomia nahiz politika arloetako hainbat persona ospetsu.

Lohia zenbat-gura Loiun barriro

Markues 2009-06-12 16:14   Begi betegarri

Bizkaia Ekinez enpresa-sarietako Gaztedi Saria Innoprot enpreseak irabazi dau

Bizkaie! 2009-06-12 14:43

Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Zitek mintegian egoitza dauen Innoprot enpreseak irabazi dau DEMA soziedadeak bere 20. urteurrena ospatzeko emondako Bizkaia Ekinez enpresa-sarietako bat, Gaztedi kategoriari jagokona. Sari-banaketea Bilboko Euskalduna Jauregiko Auditorioan izan zan atzo.

'Gau zuria' Bilboren 709. urtemugeagaz bat

Bizkaie! 2009-06-12 12:00

Bagilaren 13an, 709 urte beteko dira Diego Lopez de Harok Bilbo sortu ebanetik. Urtero legez, Bilbao 700 Fundazinoak beregain hartu dau urteurrenaren ekitaldiak antolatzeko ardurea. Aurten, 'Gau Zuria' izenburupean, danetara, hogeita hamar ikuskizun baino gehiago izango dira arratsaldeko 20:00etatik goizaldeko 02:00ak bitartean uriburuko hainbat gunetan.

Deustuko Unibersidadeko ikerketa batek kultura aniztasuna eta herrialde indigenak aztertu ditu

Bizkaie! 2009-06-12 11:37

Kultura aniztasuna badala egiaztatzea, hainbat kulturatako taldeen artean gatazkak dagozala, eredu politiko-administratiboen eta barruan dagozan kultura eta herrien arteko komunztadurarik ez dagoala, edo talde askok egin daben salaketea euren kultura eta herrien existentzia be ukatu egin jakela esanez... Honeek eta beste gai batzuk eztabaidatu eta landu izan dira

Kepa Junkerak Nizako Melonius Quartet taldeagaz egindako 'Fandango Provença Sessions' diskoa aukeztu dau

Bizkaie! 2009-06-12 10:57   Musikea

Zuzeneko aurkezpen-kontzertua gaur bertan izango da, Bilboko Guggenheim Museoan, 19:30ean. Diskoa aurkezteko ordu erdi inguruko zuzeneko emonaldiaren ondoren, Junkerak eta Nizako taldekideek bertaratutakoekin berba egingo dabe sormen-prozesuaz eta, gero, galderak egiteko aukerea egongo da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Gaur hasiko da Getxoko Blues Jaialdia Lonnie Brooksen eskutik

Bizkaie! 2009-06-12 10:51   Musikea

Bagilaren 12tik 14ra, besteak beste, Lonnie Brooks Band, Mike Hammer & The Taxi Drivers eta Johnny Mars Blues Band izango dira Getxon

Eguneko protagonistea Lonnie Brooks gitarra-jole beteranoa izango da, eszenatokien gainean berrogei urte baino gehiagoko ibilbidea dauena. Horren aurretik Belceblues talde bergararra jardungo da, 'Infer' bere lehenengo diskoaren kantak eskaintzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Juanra Madariagak gure izanari errepasoa egin deutso 'Eroriaren logika' poema liburuan

Saioa Torre Gereketa 2009-06-11 15:42   Kulturea

'Espazio oso luzean idatzitako lana da. Orain dala bost urte ataratako azken liburutik hona, poemak tanttaka etorri jataz; azken batean, erorketa txikiak izan dira guztiak'. Denpora luze horretan sortutako poemak oso autonomoak, indibidualak izan dirala zehaztu dau autoreak, 'baina lana bateratzen hasi nazanean konturatu naz danak doazela bide beretik'.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Hauspoari eraginez', Araba Euskaraz Oionen hilaren 21ean

Bizkaie! 2009-06-11 15:35   Euskerea berbagai

Ohikoa dan legez, hainbat lagun omenduko ditue aurten be, Ttiki ttaka Arabar Errioxako euskaldunen alkartea, Luis Mari Bengoa herri kirolei lotutako gizona eta Abel Enbeita bertsolaria; euskerearen alde egindako lanaren eskertza moduan egingo deutse omenaldia.

Bizkaitarrek gastu guztiak pagauta izango ditue UEUren Udako Ikastaroetan

Bizkaie! 2009-06-11 12:11

Krisialdiagaitik diru-laguntzino ugari izango dabe Udako Ikastaroetan parte hartu gura dabenek. Bizkaitar ikasle eta lanbakoek, berbarako, Bizkaiko Foru Aldundiari esker, ikastaroen matrikulea, joan-etorriak, ostatu-gastuak eta mantenuaren % 100 pagauta izango ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Zentik.info, kazetaritzeari buruzko hausnarketea sustatu eta ikasten jarraitzeko

z 2009-06-11 11:40

Kazetariak gara Zentik bloga egiten dogunok. Kazetaritzea maite dogu, eta kazetaritzea bizi dogu. Horregaitik, arduraz begiratzen deutsagu komunikabideen alorrean indarrean dagoan fenomenoari, hau da, inguruan eta munduan zer jazoten dan kontetea baino, zer edo zelan pentsau behar dogun transmitidutea da hedabide handien helburua.

Donostiako Orfeoiak eta EHUk antolatutako musika-sarietan izena emoteko epea zabalik dago

Bizkaie! 2009-06-11 11:16   Musikea

Ekimenaren helburua bikotxa da: batetik, musika-ikerketea sustatzea eta, bestetik, musikearen munduan nabarmendu diran persona eta erakundeen lana jentaurrean onestea. Bi modalidadeetako sarietara aurkezteko epea urriaren 31n amaituko da.

2009ko PEN Idazlumea Txomin Peillen euskal idazlearentzat

Bizkaie! 2009-06-11 11:00   sariak-autortzak

PEN Idazlumea ez da berez sari bat, Euskal PENek jentaurrean egiten dauen ekitaldia baino letren arloan egindako lana ezagutarazoteko asmoz. Nabarmendu nahi da berba librearen alde egindako lana, edo lan hori egiteagaitik sufridutako erasoak. Txomin Peilleni PEN Idazlumea gaur, bagilak 11, emongo jako Bilboko Liburu Azokearen barruan.

Artziberri da Artziniegako udalak uda ostean kaleratuko dauen aldizkariaren izena

Bizkaie! 2009-06-11 10:30

Uda ostean argitaratuko da aldizkaria eta koloretako zortzi orrialdez osotuko da, edukien artean luze eta zabal jorratuko diran gaiak agiriko dira, besteak beste, PERI edo Alde Zaharra Bizibarritzeko plana. Horrezaz gan, udalerriko albisteak, ingurumen kanpainak, ekitaldiak, euskerea, eta abar luze bat eskainiko dau aldizkariak.

Jazz denporaldia ate-joka

Bizkaie! 2009-06-10 17:44   Musikea

Getxoko 33. Nazinoarteko Jazz Jaialdiagaz hasiko da aurtengo jazz denporaldia eta urtero legez, nazinoarteko zein bertoko artistak izango doguz protagonista. Krisiak kasu batzuetan jardunaldi kopurua murriztea ekarri dauen arren, aurreko edizinoetako kalidadeari eutsi jakola adierazo dabe antolatzaileek.

Aurten, 20 ume saharar etorriko dira Bilbora uda-sasoia pasetako

Bizkaie! 2009-06-10 15:26

Udan sahararrak hartzeko programa honen helburua da 8 eta 12 urte arteko neska-mutikoei esperientzia barri bat eskaintzea, bide batez hango tenperatura altuei iges egiteko. Era berean, amesa da Saharako kanpamentuetako eta gure inguruko bizimoduaren barri alkarregaz ikastea, errealidade biak hurreratzea eta ume horreek egunero bizi behar daben errealidadearen inguruan sentsibilizetea.

Barriro edegi dabe Ertzaintzearen Museoa Arkauten

Bizkaie! 2009-06-10 12:27

Arkauteko Akademian dagoan Ertzaintzearen Museoak bisitarientzat ateak edegi ditu barriro. Museoak Ertzaintzearen historiagaz lotutako hainbat elementu batzen ditu, 1936ko ertzainak, Euskal Herriko Udaltzaingoak eta Foru Poliziak: Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Miñoien, Foralen eta Mikeleteen Sekzinoak.

'Euskarak elkartzen gaitu' Beran

Bizkaie! 2009-06-10 12:13   Euskerea berbagai

Udalerri Euskaldunen Mankomunidadeak (UEMA) urteroko jaia ospatuko dau bagilaren 13an Beran, 'Euskarak elkartzen gaitu' lemapean

Aurten zazpi udalerrik egin dabe UEMAn sartzeko eskaerea eta, beraz, Nafarroako Araitz, Bera, Etxalar eta Larraun udalerriak, Gipuzkoako Amezketa eta Elgeta eta Bizkaiko Busturia Ueman sartuko dira modu ofizialean datorren zapatuan.

Pablo González de Langarikarentzat Urrezko Luma saria

Bizkaie! 2009-06-10 11:45   sariak-autortzak

Aurtengo udabarrian 30 urte bete dituan 'Zurgai' poesia aldizkariko zuzendari eta bihotz eta arimea dan Pablo González de Langarika bilbotarrak jaso dau gaur Urrezko Luma saria Bilbon, Liburu Azokearen barruan.