Euskerea, euskal kulturea eta historia aztertzeko ikastaroa abian da La Platako Unibersidade Nazionalean

Bizkaie! 2012-09-06 11:39   Euskerea berbagai

Aste honetan, irailaren 3an, astelehenean, hasi da Buenos Airesko La Platako Unibersidade Nazionalean (UNLP) euskerea, euskal kulturea eta historia aztertuko dituan ikastaroa. Eusko Jaurlaritzeak eta unibersidade argentinarrak sinatutako hitzarmenaren ondorioa da eta Etxepare Euskal Institutuaren laguntzinoagaz antolatutako mintegia da ekimen hau.

Aste honetan hasi da Buenos Airesko La Platako Unibersidade Nazionalean (UNLP) euskerea, euskal kulturea eta historia aztertuko dituan ikastaroa. Eusko Jaurlaritzeak eta unibersidade argentinarrak sinatutako hitzarmenaren ondorioa da eta Etxepare Euskal Institutuaren laguntzinoagaz antolatutako mintegia da ekimen hau.

Etxepare Institututik jakinarazo dabenez, eskolak unibersidadeko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultadean emongo dira, astelehenero, 20:00etatik 22:00etara, eta hiru hilebetez luzatuko dira.

Irakasleak Cesar Arrondo eta Idurre Lekuona izango dira; Lekuona Etxepare Euskal Institutuaren irakurlea da. Klaseak amaitutakoan, ikasleek ikastaroa egin dabela ziurtatzen dauen diplomea jasoko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu