Datozenak
2011-02-28 14:45 BertsolaritzeaIa martian be bagagoz honezkero eta BBK Bertsolari Gazteen Sariketea laster hasiko jaku. BBK Bertsolari Gazteen Sariketea izaten zan eta oindino be izaten da gazte askori saio faltea arean betetako aukerea emoten deutsiena.
Zuberoako maskaraden sasoia bete-betean
2011-02-28 14:35 KultureaAurten Santa Graziko gazteek antolatu dabe Zuberoa zeharkatuko dauen Maskaradea. Zezeilaren 6an egin eben lehenengo emonaldia, Santa Grazin, eta azkenengoa maiatzaren 5ean izango da, herrian bertan, ohiturea dan legez. Danetara, hamabost astez ibiliko dira Santa Grazikoak herriz herri.
Fermin Muguruzaren dokumentalak laster Al Jazeera katean
2011-02-28 13:26 BarriakNext music station (Hurrengo geltoki musikala) izeneko dokumental multzoa Muguruzak eta bere taldeak igaz bederatzi herrialdetan egindako bidaiaren emoitzea da. Danetara, hamaika dokumental egin ditue
Gernika-Lumoko Udalak 'Guernica' Gernikara nazinoarteko kanpainea abiatu dau
2011-02-28 11:49Gernika-Lumoko Udalak Picassoren Guernica pintura ezaguna Gernikara ekarteko nazinoarteko kanpainea martxan ipini barri dau. Jose Maria Gorroño alkateak adierazo ebanez, euren helburua 500.000 sinadura batzea da. Ekimenari babesa emoteko www.guernicagernikara.net webgunea sortu dabe.
Araban, Manex Agirrek eta Iñaki Viñasprek irabazi ditue azken bi kanporaketak
2011-02-28 11:27 BertsolaritzeaAurten lehenengo aldiz hiru finalerdi egingo dira: martiaren 13an, Zigoitian; martiaren 19an, Aramaion; eta martiaren 20an, Agurainen. Finala, barriz, apirilaren 20an jokatuko da.
Donezteben Xabier Silveirak eta Berriozarren Aimar Karrikak irabazi ostean, 18 bertsolarik kantauko dabe finalaurrekoetan
2011-02-28 10:28 BertsolaritzeaTxapelketea hasi aurretik, hiru ziran igazko sailkapenaren arabera zuzenean finalaurrekoetara sailkatutakoak: Julio Soto, Estitxu Arozena eta Oskar Estanga. Horreekaz batera, lau azken-laurenak irabazi dituen bertsolariak sailkatu dira zuzenean: Xabier Terreros (Tafallako saioan), Eneko Lazkoz (Irurtzungoan), Xabier Silveira (Doneztebekoan) eta Aimar Karrika (Berriozarkoan).
Topagunea euskera alkarteen mobimentuaren eragiletzan sakontzeko asmoz
2011-02-28 10:09 Euskerea berbagaiIa ehun euskera alkarte eta berrehun bat lagun batu ziran zapatuan Bilboko Alondigean XXI. mendeko Euskaldunon Elkarteen Mugimenduaren Kongresuaren inguruan. Azkenengo hilabeteak gogoeta prozesu parte-hartzaile baten buru-belarri emon ostean, XXI. mendeko euskaldunon elkarteen mugimenduaren oinarriparrak txostena onartu eben batzarrean.
Lau Oskar jasota, 'The King's speech' jaun eta jaube Oscarretan
2011-02-28 10:03 BarriakThe King's speech filma izan da izarra Oscarren 83. edizinoan lau Oscar irabazita: zuzendari onenari, Tom Hooperrentzat, aktore onenari Colin Firthentzat, filmik onenari saria eta David Seidler-en jatorrizko gidoiari.
UPV/EHUk estatutu barriak indarrean ipini ditu
2011-02-25 14:46Atzo, hilaren 24an, argitaratu ziran Euskal Herriko Unibersidadearen Estatutu barriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta gaur bertan ipiniko dira indarrean. Eusko Jaurlaritzeak zezeilaren 15ean onetsi zituan estatutuok dekretuz.
'Isilarazitako kartografiak. Errepresio frankistaren esparruak' erakusketea aurkeztu dabe Gernikan
2011-02-25 14:23 KultureaGernikako Bakearen Museoan aurkeztu dabe gaur, hilak 25, bagilaren 12ra arte ikusgai egongo dan Isilarazitako kartografiak. Errepresio frankistaren esparruak erakusketea, Valentziako Unibersidadeak eta Gernikako Bakearen Museoa Fundazinoak antolatuta.
Labayruk hiztegi testuinguruduna sareratu dau
2011-02-25 13:20Labayru Ikastegiak Labayru Hiztegia eta Diccionario Labayru hiztegien bersino testuinguruduna sareratu barri dau. Orain dala urte bi hiztegiok interneten ipini zituan Labayruk, baina orain arte ez da edukia oso-osorik egon.
Kepa Junkera eta Ken Zazpi Musika sarietako hautagai
2011-02-25 12:00 MusikeaLehiatuko diran artisten artean Euskal Herriko hainbat musikari dagoz; besteak beste, Kepa Junkera (musika tradizionaleko diskorik onena) eta Ken Zazpi-ren Itsasoa gara (euskerazko kantarik onena).
UEUk Udabarriko eskaintzea aurkeztu dau
2011-02-25 11:07 jardunaldiakUdako Euskal Unibersidadeak (UEU) Eibarreko Ikastetxe Nagusiko udabarriko eskaintzea aurkeztu barri dau. Prentsaurrekoan Karmele Artetxek, UEUko Zuzendariak eta Mari Karmen Menikak, UEUko Ikastetxe Nagusiko arduradunak parte hartu eben.
Manuel Galiana: 'diktadurak desagertu arren, demokraziak ez dau irabazten'
2011-02-25 10:39 BarriketanIdazlea, nazinoarteko politika gaietan aditua
Euskaltzaindiak Joseba Intxaustiren eta Mikel Zalbideren liburu bana argitaratu ditu
2011-02-25 10:17 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiak liburu barri bi aurkeztuko ditu gaur hilak 24 Bilboko Plaza Barriko egoitzan: Joseba Intxausti ohorezko euskaltzainaren Euskararen Historia Soziala (EHS). Argibide bibliografikoak eta Mikel Zalbide euskaltzain osoaren Euskararen Legeak hogeita bost urte. Eskola alorreko bilakaera: balioespen-saioa.
Edu Basterrak jazz, blues eta rock doinuak batu ditu 'Crónicas locales' disko barrian
2011-02-24 17:21 MusikeaHamar urte diskorik atara barik egon ostean, Edu Basterrak hamabi kantako Crónicas locales lana aurkeztu dau Bilbon. Rocka, jazza, popa eta bluesa nahastau ditu musikari bilbotarrak behar barrian.
Deabru Beltzak konpainiak otso bildurgarriz beteko ditu Bilboko aratusteak
2011-02-24 14:49 KultureaDeabru Beltzak konpainiak otso bildurgarriak protagonista dituan The Wolves kale antzerki ikuskizun barrria aurkeztu dau gaur Bilbon.
Bilboko Alondigeak bere 50.000 zenbakidun hó txartela egin dau
2011-02-24 14:42Bilboko Alondigeak ateak zabaldu zituanetik 8 hilebete eta erdi inguru pasau diranean, 2.550.000 lagunek bisitau dabe zentroa, hau da, 300.000 persona hilero, bataz beste. Era berean, 220.000 lagunek baino gehiagok bisitau dabe Mediatekea, funtzionamenduan egon dan 114 egunetan.
Bilboko Itsas Museoaren historia Playmobilen bidez ikusgai
2011-02-24 14:12 Kulturea2011ko proiektuak aurkeztu ditu Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak eta deigarriena, Playmobil erako figuratxuakaz egindako diorama multzoa da, aurrerantzean museoko erakusketen osogarri izango dana. Museoaren historia kontau gura izan dogu, baina modu atseginagoan, azaldu dau Jon Ruigomez museoko zuzendariak.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...