Hamaika Telebistak eta Azkue Fundazioak hitzarmena izenpetu dabe 11.bit saio teknologikoa egiteko
2011-03-11 13:3211.bit saioan barrikuntza teknologikoek, sare sozialek, 2.0 komunikazinoak, gadget barriek, eta hainbat bitxikeriak eta bideok izango dabe lekua, astero-astero ordu erdiko saioan. Hamaika Telebistak legez, ibilbide laburrean sarea josteko dozenaka ekimen bultzatu ditu Azkue Fundazioak.
Itsasmendi 2010 eta Itsasmendi Urezti 2008 txakolin uztak aurkeztu ditue Bilbon
2011-03-11 11:59 Jan edanak2008ko Itsasmendi Urezti txakolinari jagokonez, 8.000 botila produzidu dira. Artisau produktu hau oso delikatua da, 2004ean abian jarritako slow-food mobimentuko produktuen estilokoa.
Nontzeberri atariak itxura barria eukiko dau martiaren 16tik aurrera
2011-03-11 09:53Nontzeberri atari kulturalak webgunea barriztauko dau martiaren 16an, eta gunea dinamikoagoa, ikusgarriagoa eta erabilerrazagoa izango dala aurreratu dabe arduradunek.
Nazinoarteko kritikeak Oscar Araujoren 'Castlevania' jokoaren soinu bandea saritu dau
2011-03-10 17:38 MusikeaCastlevania: Lord of Shadow bideojokoaren musikeak Nazinoarteko Zine eta Musika Kritikari Alkartearen (IFMCA) soinu banda onenari saria jaso barri dau.
Mikel Etxaburu: 'Poesia, niretzat, zintzotasunetik abiatzen da'
2011-03-10 16:47 BarriketanIdazlea eta irakaslea
Mikel Etxaburuk (Ondarroa, 1969) bere lehenengo liburua kaleratu barri dau: Zu zara orain txoria (Elkar). 2008-2010 bitartean oso egoera berezian ondutako poemak jaso ditu, hiru gai nagusiren inguruan: kartzela, maitasuna eta utopia.
Gasteizko Ubarrundiako Toponimiaren ganeko liburua aurkeztu dau euskaltzaindiak
2011-03-10 14:47 kulturbizDanetara, 400.000 leku-izen inguru batu dira
Arabako uriburuko 64 herrixketako toponimo guztiak -bai historikoak, bai eta bizirik dirautenak be- batzea, eta era sistematikoan batzea, izan da helburua. Izen guztiakaz batera, artxiboetan topautako dokumentazino guztia be batu da. Izan be, lan honen azken helburua gaur egun erabilten ez diran toponimoak berreskuratzea da, eta jagokezan forma idatziak arautzea eta finkatzea.
Boga! Ikastolen Ibilaldian parte hartzeko deia egin dabe ondarrutarrek
2011-03-10 14:45 Euskerea berbagaiMaiatzaren 29an ospatuko da aurtengo Ibilaldia Ondarroan, Lea Artibaiko ikastolek antolatuta eta, gaur, Bilboko Kafe Antzokian, hitzordu horri begira egindako bideoklipa eta kantea aurkeztu ditue. Lelo nagusia Boga! da, euskaldun guztiei parte hartzeko deia.
Gaurtik aurrera bizkaiereak presentzia handiagoa izango dau sarean
2011-03-10 14:30 Euskerea berbagaiBizkaierea eta Bizkaiko herri kulturea ardatz dituan Bizkaiera.biz ataria aurkeztu dabe gaur Bilbon Bizkaiko Foru Aldundiak eta Labayru Ikastegiak. Bizkaierearen webgune barriak askotariko edukinak ditu; bideoak, argazkiak, alkarrizketak, artikuluak, eta abar.
Athletic Club Fundazinoak II. Kirol Narrazino eta Argazki Lehiaketea antolatu dau
2011-03-10 11:06 kulturbizAthletic Club Fundazinoak, El Correo egunkariaren laguntzinoagaz eta El Corte Inglesen babesagaz, II. Athletic Club Fundazinoa - El Correo - Kirol Narrazino eta Argazki Lehiaketea antolatu dau. Sariketan, 1994ko urtarrilaren 1etik 2001eko abenduaren 31ra bitartean jaiotako munduko edozein lekutako umeek parte hartu leikie.
Euskararen Aholku Batzordea Ekintza Mapa Berriaren diseinuaren lanketea hasi dau
2011-03-10 10:03 Euskerea berbagaiJoan dan zezeilaren 22an egindako batzarrean, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) berrikusten eta Ekintza Mapa Berriaren diseinua lantzen hasi zan Euskararen Aholku Batzordea.
Euskal Herriko 23 herritan ospatuko da Haur Liburuaren Nazinoarteko Eguna
2011-03-09 17:05 KultureaEuskal Herriko hogeita hiru herrik bat egingo dabe Haur Liburuaren Nazinoarteko Eguneko ospakizunekaz apirilaren 2an, Galtzagorri alkarteak jakinarazo dauenez. Konbita onartu daben liburutegi eta eskoletan tailerrak, kontaketa saioak, erakusketak, irakurketak, lehiaketak, merkatu txikiak eta beste hainbat jarduera atondu dira.
Pakea Bizkaia gure kostaldean zehar ibiliko da
2011-03-09 14:56Apirileko lehenengo hamabostaldian, Pakea Bizkaia belaontzia Bizkaiko kostan zehar ibiliko da bere hezkuntza proiektua ezagutarazoteko asmoz.
Bertoko eta nazinoarteko taldeak Bilbao Distrito Jazz egitarauan
2011-03-09 14:01 MusikeaBarikuan, hilaren 11n, Bilbao Distrito Jazz egitarauaren hamabigarren edizinoa abiatuko da. Martiko eta apirileko barikuetan jazz musikaz gozetako aukerea egongo da Bilboko makina bat aretotan. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Bilbaína Jazz Clubagaz alkarlanean sustatutako ekimena da.
Eskaintza zabala Dantza Garaikidearen VII. Zirkuituan
2011-03-09 13:14 KultureaMartxan da daborduko Dantza Garaikidearen VII. Zirkuitua Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hemeretzi herritan. Aurten Dulantzi, Arrigorriaga, Barakaldo eta Gernika herriek be bat egin dabe programeagaz. Danetara, Euskal Herriko zein kanpoko 25 konpainiak 29 lan taularatuko ditue datozen hileotan, urtea amaitu arte.
Markos Untzetak 'Mississippi' lan barria kaleratuko dau apirilean
2011-03-09 10:36 MusikeaMusikari eibartarrak hirugarren diskoa argitaratuko dau datorren hilean, Mississippi, Gaztelupeko Hotsak etxeagaz. Markos Untzeta bluesetik hasi da diskoa osotzen, eta folk forma soil eta biluzietatik pop-rock jantzi eta dotoreetaraino eroan ditu lan barriko kantak.
21 dendek parte hartzen dabe 'Ospatu eta Oroitu Euskaraz' kanpainearen laugarren edizinoan
2011-03-09 10:11 Euskerea berbagaiGetxoko Udalak Ospatu eta Oroitu Euskaraz kanpainearen laugarren edizinoa jarri dau martxan, ekitalditarako konbidapenak euskeraz egin nahi dituen personei lana errazteko helburuagaz.
Cheap Trick, Eels eta Bizardunak taldeek Azkena Rock jaialdian joko dabe
2011-03-08 17:47 MusikeaAzkena Rock Jaialdiaren hamargarren edizinoaren kartela ugaltzen doa apurka-apurka, eta Last Tour International promotorak jakinarazo dauenez, Cheap Trick, Eels eta Bizardunak taldeak be Mendizabalan izango dira.
Bonaparte Korpuseko euskerazko testuak webgune batean batu ditu Deustuko Unibertsitateak
2011-03-08 14:42Bonaparte Korpusa, XVIII. eta XIX. mendeetako euskerazko ehun testu baino gehiagok osotzen dabe, eta sasoi haretako euskalki guztietako ereduak dagoz bertan. Proiektuaren arduradunek prentsaurrekoan azaldu dabenez, Bonaparte Korpusa webgune baten batu dau Deustuko Unibertsitateko TesiTek lantaldeak.
Salman Rushdie eta Slovaj Zizek egileek inaugurauko dabe Gutun Zuria jaialdia Bilboko Alondigan
2011-03-08 13:52 KultureaBilboko Alondigeak Gutun Zuria Letren Nazinoarteko Jaialdiaren laugarren edizinoa antolatu dau apirilaren 7tik 10era bitartean. Topaketon helburua irakurteak eta pentseteak eragiten dauen plazera transmitidutea da.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...