Donostiako Zinemaldiko film hautatuak Bilboko Alondigara datoz asteon
2012-10-02 15:45 BarriakGaur, martitzena, hasi eta domekara arte, zazpi film proiektauko ditue, Zinemaldiko Zabaltegi eta zuzendari barrien sailetatik aukeratutako piezak. Aitagarrienak, Pablo Berger bilbotarraren Blancanieves eta Fermin Muguruzaren Zuloak pelikulak dira. Izan be, horreek zuzendari biak proiekzinoan egongo dira, ikusleen galderei erantzuteko.
Gaur, martitzena, hasi eta domekara arte, zazpi film proiektauko ditue, Zinemaldiko Zabaltegi eta zuzendari barrien sailetatik aukeratutako piezak. Aitagarrienak, Pablo Berger bilbotarraren Blancanieves eta Fermin Muguruzaren Zuloak pelikulak dira. Izan be, horreek zuzendari biak proiekzinoan egongo dira, ikusleen galderei erantzuteko.
Gaur bertan, iluntzeko zortziretan, Blancanieves filma emongo dabe, Alondiga barruko Golem zineman. Donostiako Zinema Jaialdiko ezusteko gozoenetako bat izan da, Epaimahaiaren Sari Berezia irabazi dauana. Pablo Berger zuzendari bilbotarrak zinema mundua harritu dau zuribaltzezko pieza berezi horregaz eta Espainia ordezkatuko dau Oscar Sarietako atzerriko hizkuntzen sailean.
Bihar, eguaztena, Alondegiko 1. solairuko auditoriumean, Fermin Muguruzak Zuloak film dokumentala aurkeztuko dau. Eguenean, hilak 4, Threes Anna zuzendariaren Silent City pelikulearen txandea izango da. Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendariak aitatu dauenez, Silent City umore ikutuak daukazan piezea da, baina gizakien eta kulturen arteko harremanez jarduten da. Barikuan eta zapatuan, emonaldiak 20:30ean izango dira, Katrine Wiedermann-en A caretaker´s tale hilaren 5ean eta Shell, Scott Graham-ena, 6an. Domekan, zikloa amaitzeko, saio bikotxa egongo da: Arratsaldeko bostetan, Jean-Christophe Dessaint-en Le Jour des Corneilles emongo dabe eta, zortziretan, Mario Crisan-en Rocker.
Urriaren 3tik 7ra arteko proiekzinoak, gaurkoa izan ezik beste danak, Donostia Zinemaldia Alhondiga Bilbaon izeneko zikloaren barruan sartu ditue. Jose Luis Rebordinosek azaldu dauenez, zuzendari barrien filmak Bilbora ekartea izan da helburu nagusietako bat. Aukeraketa horren barruan, Rebordinosek Fermin Muguruzaren lana nabarmendu dau. Irungo musikagile eta zinegilea Bilbon izan da gaur, zikloaren aurkezpen ekitaldian eta, Alondigan izango da atzera, bihar, Zuloak filmaren jentaurreko emonaldian. Rebordinosen ustez, 'Zuloak' Bilbora ekartea aukera bikaina da, ikusleak konturatuko dira ze pelikula berezia dan, ze energia positiboa zabaltzen dauen. Modu ez-zuzenean, euskal gizartea zelakoa dan be erakusten dau Zuloak-ek, Rebordinosen ustez.
Fermin Muguruza bera be pozik dago Zuloak Bilbora ekarri ahal izango dauelako. Bilbogaz lotura handia dauka filmak, hasiera baten, Kukutzan grabau behar genduan ia osorik eta, gaztetxea bota ebenez, beste leku batzuetara jo behar izan genduan, baina Kukutzari erreferentzia batzuk egin deutsaguz, adierazo dau musikariak, grabaketearen zati nabarmen bat Bilbon egin genduan, taberna, antzoki eta eszenatoki asko Bilbokoak dirala konturatuko dira ikusleak. Zuloak filmak, izen bereko musika talde baten historia kontetan dau, sorrerea, ideiak eta taldekideen arteko zatiketea. Emakumez osotutako musika taldea izanik, Euskal Herriko emakume musikarien aldeko aldarrikapena be izan gura dau pelikuleak, orain arte ezkutuan egin daben lana eta euren ikuspuntua argitara ekarri nahi izan dau Muguruzak. Dokumentala da, baina egileek autortu dabe oraintsu, Zuloak taldea filmerako beren-beregi sortu ebela, horregaz be olgau nahi izan dabe.
Film umila, baina asmo handikoa da”, esan dau Muguruzak, 500 kolaboratzaile eta behargin ibili dira proiektuan. Finantziazinoa lortzeko be, herritar askoren laguntzinoa euki dabela azpimarratu dau, emoitzea ez eze, filma egiteko bidea be polita izan da, jentearen inplikazinoa, kolaboretako gogoa sentidu doguz, lan kolektiboa izan da. Donostiako Zinemaldian, ganera, oihartzun handia euki dau pelikuleak eta horrek, baikortasuna ekarri dau lantaldera. Urriaren 5ean zinema-areto komertzialetara helduko da Zuloak eta itxaropentsu dago Muguruza.
Oihartzun zabala izan arren, kritika guztiak ez dira onak izan, baina baliabide gitxigaz egindako dokumentala izanda, Fermin Muguruzak onartu egiten ditu. Badakit hutsune batzuk dagozala, baina gure helburua galderak sortzea izan da, ez erantzunak. Zuloak taldea osotu daben musikariak ez dira aktoreak, musika munduan dabilzan neskak baino eta, kritikari batzuen ustez, euren jarduna apur bat artifiziala da. Muguruzak dino, ez dira neure gustukoak musikari papela antzezten daben aktoreak, nahiago dodaz benetako musikariak, naturaltasuna emoten dabe, arriskuak dakarzan arren.
Zuloak filmak bide luzea dauka egiteko. Bihar Alondegian izango da eta, barikuan, zinema komertzialetara helduko da. Muguruzak, ganera, asmoa dauka filmaren banaketea Frantziako zinemetaraino eta Nazinoarteko zine jaialdi batzuetara eroateko, Donostiako Zinemaldiko arduradunen laguntzinoagaz. Kultur etxe eta antzekoetatik be eskaerak jaso ditue. Bestetik, Zuloak musika taldea bera zuzenean entzun gura dauanak, eguen honetan, urriak 4, dauka aukerea, Bilboko Kafe antzokian egingo daben jai berezian.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!