Euskal musikeak BECeko plaza erraldoia beteko dau zemendiaren 10ean

Bizkaie! 2012-10-02 13:40   Musikea

Zea Mays, Zuloak, Berri Txarrak, Esne Beltza eta Willis Drummond taldeek osotuko dabe Becatu jaialdiaren kartela zemendiaren 10ean. 14.000 lagunentzako lekua izango da BECen. Sarrerak salgai dagoz.

Zea Mays, Zuloak, Berri Txarrak, Esne Beltza eta Willis Drummond taldeek osotuko dabe Becatu jaialdiaren kartela zemendiaren 10ean. 14.000 lagunentzako lekua izango da BECen. Sarrerak salgai dagoz.

Josune Ariztondo Kultura diputatuak, Sergio Regueiro Abar Produkzioak etxekoak eta Txomin Olabarri Bizkaia Arenako zuzendariak aurkeztu dabe jaialdia.

BECek egindako proposamena izan da Becatu jaialdia, eta Abar etxeak hartu dau ekimena antolatzeko ardurea. Ez da ohikoa BECen euskal taldez osotutako jaialdi edo kontzerturik antolatzea, hutsune horri erantzuteko asmoz sortu da Becatu.

Josune Ariztondok aurkezpenean adierazo ebanez, laino baltzaren artean gagozan honetan, eguzki izpiaren bila lankidetzan jorraturiko emoitza da Becatu jaialdia. Atondutako egitaraua, euskerea eta euskal kulturea gozagarri eginaz, bere sustapenaren alde egiten dogun apostua da. Gazteei eta horren gazte ez diranei zuzendurikoa, ganeratu eban.

Berri Txarrak Haria Tour biran guztiz murgilduta dabilela ailegauko da Barakaldora. Zea Maysek, barriz, Era diskoaren azkenengo kontzertuetakoa emongo dau, urtebeteko etena egin aurretik. Willis Drummondek laster kaleratuko dau disko barria, BECen aurrerapena eskainiko dau. Zuloak neskez osotutako taldeak, euren ganeko pelikulea aurkeztu barri, joko dabe, urte osoa iraungo dauan proiektuaren barruan.

Euskal musikariek euren sorkuntzak erakusteko plazak behar ditue jaialdiko komunikazino arduradun Gotzon Barandiaranen esanetan. Gure musikearen kalidadea munduko edozeinen parekoa da. Plaza estuak, zabalak, biribilak, laukiak, itxiak, libreak, txikiak, handiak eta BEC moduko erraldoiak. Euskal musikea milaka zale batzeko kapaza dala agirian itxi gura dabe: Becatu festibalak euskal musikariek osotutako eskaintza batek milaka lagun batu leikezala erakutsi gura leuke -azaltzen dau Barandiaranek- euskal musikea gai dala milaka zaleren bihotzak eta garunak astintzeko.

Sarrerak salgai dagoz, www.becatu.com gunean eta Teleka-n; aurrez erosi ezkero, 17 euroan, eta, 20 euroan kontzertu egunean, BECeko txarteldegian.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu