Bilblogari euskerazko blogen lehiaketan parte hartzeko epea edegi dabe

Bizkaie! 2012-10-04 10:43

Nontzeberri kultur atariak Bilblogari euskerazko blogen lehiaketearen aurtengo edizinoa martxan ipini barri dau. Ekimenaren helburua gazteen euskerearen erabilerea Interneten eta euskarri digitaletan indartzea, eta ez galtzea da.

Nontzeberri kultur atariak Bilblogari euskerazko blogen lehiaketearen aurtengo edizinoa martxan ipini barri dau. Ekimenaren helburua gazteen euskerearen erabilerea Interneten eta euskarri digitaletan indartzea, eta ez galtzea da. Lehiaketeak Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailaren babesa dauka.

Blogak aurkezteko epea astelehenean hasi zan, eta zemendiaren 23an, 13:00etan amaituko da. 15 eta 35 urte bitarteko Bilboko gazte euskaldunek parte hartu ahal dabe. Bilblogari.net gunean izena emoteko orria bete eta blogaren adierazgarria izango dan irudia bialdu behar dabe parte-hartzaileek.

Lehiaketearen arduradunek kontuan hartuko dabe, parte-hartzaileak Bilbokoak izatea edo uriagaz zerikusia izateaz aparte, bitakorea noizean behin elikatzea.

Bilblogari hiru kategoria ditu: blog personalak, taldeko blogak, eta blog tematikoak. Parte-hartzaileek kategoria guztietan aurkeztu daitekez, ganera gura beste blog aurkeztu leikiez.

Zemendiaren amaieran jakinarazoko dau epaimahaiak hiru kategoriatako blog irabazleen izenak. Epaimahaiak kontuan hartuko ditu irudimena bloga sortzeko eta elikatzeko orduan. Modu berean, atarietako euskerearen mailea, kalidade literarioa, diseinua eta originaltasuna be balorauko ditue.

Irabazleek 200na euroko jasoko ditue kategoria bakotxean. Sariak banatzeko ekitaldia zemendiaren 29an egingo da, Bilboko La Bolsa eraikinean, 19:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu