Traspasos, Gaitzerdi eta Hortzmuga konpainiak alkartu egin dira indarkeriaren kontra eta giza eskubideen alde

Bizkaie! 2012-10-03 18:44   Kulturea

Proiektuaren izenburua Eta bihar… zer? da eta Bilbon eskainiko dabe urriaren 26an eta 27an. Aitatzekoa da kontalari lana egingo daben lau gerra-erreportarien presentzia: Hernán Zin, Jon Sistiaga, Mikel Ayestaran eta Mayte Carrasco.

Inoiz ikusi bako ikuskizuna izango da, bakarra, antzerkia, jantzak, ikus-entzunezkoak eta argazkilaritzako sormen lanak ezkondu (eta nahastauko) dituan sormen jolasa, ekimenerako berariaz sortutako musika konposizino bategaz batera proiektauko dana. Proiektuaren izenburua Eta bihar… zer? da eta Bilbon eskainiko dabe urriaren 26an eta 27an. Aitatzekoa da kontalari lana egingo daben lau gerra-erreportarien presentzia: Hernán Zin, Jon Sistiaga, Mikel Ayestaran eta Mayte Carrasco.

Aurten 2012 Euskadi, Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea ospatzen danez, eta Gernika eta beste herri batzuk bonbardeau zituela 75 urte bete diranez, ibilbide luzea daben Euskadiko hiru antzerki konpainia (Traspasos Kultur, Gaitzerdi Teatro eta Hortzmuga Teatroa) alkartu egin dira berba egitetik eta eztabaidatzetik sortu dan proiektu bati ekiteko, diziplina anitz buztartuko dituan arte proposamen bat alkarrekin eregitearen ondoriozkoa.

Mikel Gómez de Segura, Traspasos Kultur konpainiako zuzendari artistikoak, Kepa Ibarra, Gaitzerdi Teatro konpainiako zuzendari artistikoak, Hortzmuga Teatroa konpainiako zuzendari artistikoa Raúl Cancelok, eta Yolanda Bustillo, Gaitzerdi Teatro konpainiako produktoreak azaldu ditue ikuskizunaren ardatz nagusiak, bizkarrezurra osotuko daben ipuinak eta arte diziplina desbardinak batuko dituan makro ekitaldiaren alderdi barritzailea.

Apokalipsiko 4 zaldunetan oinarritutako lau kontakizunek osotzen dabe ikuskizunaren ardatz nagusia, indarkeriazko egoeran -indarkeria zuzena nahiz estrukturala- emoten diran 4 kontzeptu lez ulertuta, besteak beste, gerra, garaipena, gosea eta heriotzea.

Kontakizun egituratzaile horreetatik abiatuta formatu barriko proposamena eratuko da, eta protagonismoa bereganatuko dauen eszenatoki batean arte-diziplina desbardinak bateratuko dira. Gainera, jazoerak kokaleku izango dauen eremua erabilera anitzekoa danez, ikuslearengan esperientzia parebakoa sortuko dau.

Proiektuaren funtsezko zati bereizgarria gerra-erreportarien presentzia da. Gerra-erreportari horreek, kontalariak, lekuko lez bizi izandako errealidadea ezagutzen daben irudiak dira. Ikuspegi objektiboa emongo dabe, kazetaritza-arlokoa, jazoerak kontetako ekintzan inplikauta dagoan zuzeneko ikuslearena. Jazoerak ezagutzetik sortuko dira kontakizunak.

Proiektuan antzerki- eta jantza-ekintzak bateratzen -eta nahasten- dira, ikuskizunerako apropos sortutako musika-konposizino bategaz eta Gernikako Gaudeamus Korala gazte abesbatzaren parte-hartzeagaz batera. Aldi berean, eszena- eta musika-ekintza horreek eszenatokia osotzen dauen kuboaren gainean proiektautako ikus-entzunezko eta argazkigintzako sorkuntza-lanagaz osotzen dira. Eszena-ekintzaren, irudiaren eta hitzaren bitartez egoerak nabarmentzen dira, horreetatik abiatuta ikusleak bere errealidadeaz hausnartu eta jaubetzeko.

Proiektuan 45 lagunek eta 55 gaztez osotutako abesbatzak esku hartuko dabe, zuzenean. 45 lagun horreen artean, talde tekniko eta artistikoa, 4 gerra-erreportari eta koordinatzaile bat, zein 20 aktorez osotutako taldea barne hartzen dira. Horrez gan, hainbat zerbitzu-enpresa dagoz proiektuan inplikauta, azkenean ehun persona baino gehiagoko taldea osotuz.


Talde artistiko eta teknikoa

- Zuzendaritza nagusia: Mikel Gómez de Segura.

- Zuzendaritza artistikoa: Kepa Ibarra.

- Zuzendaritza teknikoa: Raúl Cancelo.

- Produkzinoa eta gerentzia: Zuriñe Santamaría.

- Produkzinoa: Hodei Lavega eta Yolanda Bustillo.

- Argiztapenaren diseinua: Oier Ituarte.

- Jantzien diseinua: Iban López.

- Bideo-sorkuntzearen diseinua eta errealizazinoa: Silverspace

- Musika-konposizinoa: Shanti Basauri.

- Eremu soinuduna: David Otaegi.

- Abesbatza: Gaudeamus Korala (Zuz.: Julia Foruria).

- Txalapartra: Ttukunak.

- Eszenografia: Eskenitek eta Oscar de Paz.

- Atrezzoa: Iñaki Ziarrusta.

- Zuzeneko bideo muntaketea: Txemi Alonso (Claro de Luna).

- Argazkiak: Oier Ituarte.

- Kontalariak (gerra-erreportariak): Hernán Zin, Jon Sistiaga, Mikel Ayestaran eta Mayte Carrasco.

- Gerra-erreportari koordinazinoa: Sergio Carmona (Contramedia Films).

- Itzulpenak: Bitez Logos. Translating Words.

- Aktoreak: Iñaki Aguinaga, Estibaliz Alonso, Alex Antúnez, Aritz Bengoa, Soledad Carril, Sara Colomo, Inés Delgado, Ioar Fernández, Oskar García, Arantza Goikoetxea, María Goirizelaya, Nagore González, Gustavo Gorosito, Mercedes Martínez, Iñaki Mayor, Nuria Moran, Haritza Rodríguez, Joseba Uríbarri, Estibaliz Villa eta Nabar Zarraga.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu