El Columpio Asesino, Soziedad Alkoholika, Sutagar eta Barricada, Zuzen-Zuzenean zirkuituan

Bizkaie! 2012-10-03 15:17   Musikea

IV. Zuzen-Zuzenean musika zirkuituan 50 kontzertu iragarri ditue urritik apirilera bitartean. Euskal Herriko hainbat aretotan egingo dira kontzertuak. Orain arte iragarritako taldeak ondokoak dira: Soziedad Alkoholika, Zea Mays, Su Ta Gar, Moby Dick, Childrain, Jon Robles, Pablo Marín Stet, Moog Indigo Trío, Sosegua eta Barricada.

IV. Zuzen-Zuzenean musika zirkuituan 50 kontzertu iragarri ditue urritik apirilera bitartean. Orain arte iragarritako taldeak ondokoak dira: Soziedad Alkoholika, Su Ta Gar, Childrain, Jon Robles, Pablo Marín Stet, Moog Indigo Trío, Sosegua eta Barricada, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak zabaldutako informazinoaren arabera.

Euskal Herriko hainbat aretotan egingo dira kontzertuak.

Kultura Live alkartearen laguntzinoagaz abiatutako programa honek euskal musikea sustatzea dau helburu eta kontzertuak ez eze bestelako ekitaldiak be antolatu ditue.

Zuzen-Zuzenean bertoko musika sektorea eta jarduerea dinamizetea helburu dauen zuzeneko musika zirkuitua da, Euskal Herriko taldeak bertoko aretoetan kontzertu gehiago egitea indartuz eta modu zuzenean lagunduz.

Zirkuitua Jaurlaritzako Kultura Saila –Euskadiko Soinuak-en bitartez- eta musika areto pribatuen alkartea dan Kultura Live-en alkarlanari esker sortu zan 2009. urtean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu