Jasone Osorok nerabeentzako 'Ezekiel nora ezean' plazaratu dau
2012-10-02 14:59 KultureaJasone Osoroidazle elgoibartarrak Ezekiel nora ezean nerabeei zuzendutako nobelea kaleratu barri dau. Elkar argitaletxearen Taupadak bilduman argitaratu dabe. Personaia beraren bigarren lana dau egileak.
Jasone Osoro idazle elgoibartarrak Ezekiel nora ezean nerabeei zuzendutako nobelea kaleratu barri dau. Elkar argitaletxearen Taupadak bilduman argitaratu dabe. Personaia beraren bigarren lana dau egileak.
Ezekielek 15 urte bete ditu, zoriontsu bizi da, lagunak ditu, neska-lagun moduko bat... Halango baten, jazoera batek bizimodua goitik behera aldatuko deutsa: aita bat-batean agertu jako. Ezekielek aita ezagutu gura dau, alde batetik, baina beste batetik, joan egin izana ez deutso parkatu nahi. Beste hainbat arazo be sortuko jakoz Ezekieli: arrebeagaz eta amagaz dituan eztabaidak, lagunekaz gorabeherak, gustuko neska bien artean sentiduten dituan zalantzak…
Ume eta nerabeentzako liburu ugari idatzi ditu azkenengo urteetan Osorok, horri esker eskolaz eskola ibilteko aukerea izan dau Idazleak eskoletan programearen barruan. Bere liburuen ganean berba egiteaz aparte, gaur egungo nerabeak hurretik ezagutu ahal izan ditu.
Elgoibartarraren eretxiz, gauzak ez dira lar aldatu, nerabeek antzeko arazo eta ardurak ditue gaur egun be. Dana dala, badira aldeak, esaterako, teknologia barrien garrantzia. Helduentzako idazteko gogotsu dago Osoro, eta daborduko hasi ei da zeozertan.
Jasone Osoro Igartua (Elgoibar, 1971) kazetaria da lanbidez, prentsa idatzian eta telebistan lan egin dau. Ipuin liburu bi idatzi ditu,Tentazioak eta Korapiloak, eta nobela bat, Greta. Gazte literaturan, barriz, Jara liburu-sortea eta Ezekiel kaleratu ditu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!