Nestor Basterretxeak sortu dau aurtengo Durangoko Azokearen kartela

Bizkaie! 2012-10-02 15:45   Kulturea

Aurtengo Durangoko Azokearen kartela aurkeztu dabe Durangoko San Agustin aretoan. Nestor Basterretxea artista ezagunak sortu dau irudia, enkarguz, prentsaurrekoan azaldu dabenez. Artistea bera eta Aiert Goenaga, Durangoko Azokako zuzendaria, izan dira kazetarien aurrean.

Aurtengo Durangoko Azokearen kartela aurkeztu dabe Durangoko San Agustin aretoan. Nestor Basterretxea artista ezagunak sortu dau irudia, enkarguz, prentsaurrekoan azaldu dabenez. Artistea bera eta Aiert Goenaga, Durangoko Azokako zuzendaria, izan dira kazetarien aurrean.

Durangoko 47. Euskal Liburu eta Disko Azokea abenduaren 6tik 9ra bitartean egingo da, eguenetik domekara. Gai nagusia Orohitzak (2012. urte honetan beteten diran zenbait jazoera historikoen urteurrenak gogoratzeko) izango da eta aurtengo kultur konbidatua, barriz, Ijitoak izango dira.

Gerediaga alkartea gogotsu dabil beharrean, ordurako dana prest egon daiten.

Eskuzabaltasun osoz jaso dau Basterretxeak Azokearen eskaerea eta halantxe azaldu dau, berarentzat ohorea izan dala adierazo dau. Azkenengo urteotan lantzen dabilen teknika barria dau oinarri artista bermeotarraren lanak. Telebistako irudietako pixelei argazkia atara eta formea emonez, egitura geometrikoak egin ditu, eta hortik kolore biziak dituen beirateak osotu. Barria izanik be, estetikoki artistearen ikur dan itxureagaz bat dator lana, azaldu dabe.

Azkenaldion, lehiaketa bidez aukeratu izan da kartela, baina aurten lehengo ohiturea berreskuratu nahi izan dau Azokeak. Lehenago, Durangaldeko artista bati eskatzen eutsen kartela, oraingoan euskal artista bati eskatu jako enkargua, lehen lerroko artista bati. Aurreko urteetako kartelen itxureagaz apurtu, eta arte plastikoekaz daukan loturea azpimarratu gura izan dau Azokeak.

Aiert Goenaga zuzendariaren berbetan, Basterretxeari buruz dagoeneko ezer gitxi dago esateko. Eskerrak emon deutsoz sortzaileari, eskainitako eskuzabaltasunagaitik eta kolaborazinoagaitik. Goenagak nabarmendu dauenez, azken bost hamarkadetan euskal kultur sorkuntzak izan dauen artista erreferentzialen artean dago bermeotarra.

Nestor Basterretxeak berarentzat kartela egitea ohorea izan dala azpimarratu dau. Basteretxearen ustez, Azokeak egindako ekarpena berak egindakoak baino garrantzi handiagoa dauka. Gerediaga alkarteko Txelu Angoitia argazkilariak egin ditu zubi lanak. Basterretxea Azokan izan dan bakotxean, beti miretsi izan dau ibilitako jentetzea eta ekimenaren arrakastea. Artistearen ustez, penea da halako ekimen batek hain egun gitxi irautea — aurten lau egun izango dira, bost beharrean — eta, amaitzeko, antolatzaile eta parte-hartzaileak zoriondu ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu