Mina eta umorea Bertol Arrietaren 'Alter ero' ipuin liburuan

Bizkaie! 2012-10-03 11:30   Kulturea

Zortzi ipuinez osotu dau Bertol Arrietak Alter ero liburua. Eguneroko jazoerak izan ditu abiapuntu idazle zarauztarrak bere bigarren liburuan. Susa argitaletxeak kaleratu dau lana.

Zortzi ipuinez osotu dau Bertol Arrietak Alter ero liburua. Eguneroko jazoerak izan ditu abiapuntu idazle zarauztarrak bere bigarren liburuan. Susa argitaletxeak kaleratu dau lana.

Donostiako Udal Liburutegiko sotoan izan zan aurkezpenea, eta hantxe autortu eban legez, mina izan dala abiapuntu, nahiz eta umoreak be lekua daukan testuetan. Jazoera sinpleak dira kontakizunen oinarria, baina ez dira jazoera ohikoak. Esaterako, autoa parkingean aparkau dau gizon batek, eta bueltan autoa ez dago lehengo tokian.

Zinemearen eragina be onartu eban Arrietak, izan be istorioak garatzeko modua guztiz bisuala da. Carlos Sorin, Aki Kaurismaki eta Jim Jarmusch zinemagileen kontatzeko moduan aitatu zituan egileak. Heriotzeak eta denporearen joateak eragiten deuskun bildurra eta mina agiri dira zarauztararen ipuinetan.

Lar arin bizi garala erexten deutso Arrietak, beti prisaz, beti estu. Tokau jakunagaz ez gagoz gustura, eta beste bizitza batzuk bizi gura doguz. Ipuinen bitartez beste bizitza horrek ezagutzeko aukerea euki dauala azaldu eban prentsaurrekoan.

Bertol Arieta 1975ean jaio zan Zarautzen, eta Donostian bizi da. Alter ero-ren aurretik, Txikira beti hordago! argitaratu eban 2004an, Erein etxeagaz.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu