Musika brasildar herrikoia, tangoak, folka eta bluesa nagusi VIII. Poltsiko Musika programan

Bizkaie! 2012-10-04 18:50   Musikea

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Poltsiko Musika programearen zortzigarren edizinoari emongo deutso hasierea gaur, hilak 4. Ekimenaren helburua, ikus-entzule guztiei, hainbat herrialdetako musika joerak erakustea da, bertako taldeen edo gure urian bizi diran kanpoko musikarien eskutik, formatu txikiko kontzertuen bitartez.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Poltsiko Musika programearen zortzigarren edizinoari emongo deutso hasierea gaur, hilak 4. Ekimenaren helburua, ikus-entzule guztiei, hainbat herrialdetako musika joerak erakustea da, bertako taldeen edo gure urian bizi diran kanpoko musikarien eskutik, formatu txikiko kontzertuen bitartez.

Urrian zehar, Abando – Barrainkuako Udaltegiak, oso estilo anitzetako lau emonaldi jasoko ditu, musika brasildar herrikoian abiatuz, folketik eta errunbatik igaroz, rythm and blues edo Mississippiko jazzeraino. Barrainkuako kontzertu guztiak –sarrerea librea izango dabe, leku guztiak bete arte– urriaren 4an, 11n, 18an eta 23an, arratsaldeko 20:00etatik aurrera dagoz programauta.

Egitaraua urriaren 4an jarriko da martxan, Pedro Makay kantautorearen kontzertuagaz. Kantautoreagaz batera Eduardo Landetak (bateria), Josemik (gitarra) eta Alex Lópezek (baxua) joko dabe. Laukoteak, errunbaren, rythm and bluesaren, calypsoaren eta erritmo afrikarren eragina dauen errepertorioa eskainiko dau.

Urriaren 11n, La luna en el Conventiyo talde argentinarraren txandea izango da. Taldeak bandoneoia (akordeoi edo kontzertina txikia), pianoa eta kontrabaxua ditu, eta jantzan egingo dauen bikote bat be izango dau eurekaz. Fernando Valsegak, Exilio New Tango orkestrak eta jantzan egingo dauen bikote batek lagunduta, tango, milonga eta bals kreolaren aldaera ugari eskainiko ditue. Ikuskizun honek, herrialde askotako etorkinak alkartzen ziran patioari egiten deutso erreferentzia. Patio hori kultura herrikoiaren haztegia izan zan, eta kultura hori tangoetan eta saineteetan adierazoten zan.

Hirugarren kontzertuaren protagonista Camambu talde brasildarra izango da, urriaren 18an. Talde horretan musikari brasildarrak eta euskaldunak dagoz, eta 2008an hasi ziran alkarregaz joten, Brasilgo musika tradizionalean oinarritutako errepertorio garaikideagaz.

Zikloa urriaren 23an zarratuko da, John Bolduanegaz (gitarra eta ahotsa). Saint Louis-eko (EEBB) musikariak Mississippi ibaiaren uretatik gertu topau eban bere musika arimea, jazzaren eta bluesaren tradizinoz beteta dagoan urian. Musikari horrek betidaniko abestiak bizibarritu eta barriak osotzen ditu, akorde eta melodia indartsuakaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu