Uxue Alberdik eta Alaia Martinek irabazi ditue G-puntua txapelketako azkenengo final zortzirenak

Bizkaie! 2011-10-10 13:07   Bertsolaritzea

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketearen final zortzirenetako fasea astegoienean amaitu da. Zapatuan, Lasarte-Orian egin zan saioan Uxue Alberdi lortu zituan puntu gehien; eta, domekan, Irunen, Alaia Martin izan zan irabazlea.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketearen final zortzirenetako fasea astegoienean amaitu da. Zapatuan, Lasarte-Orian egin zan saioan Uxue Alberdi lortu zituan puntu gehien; eta, domekan, Irunen, Alaia Martin izan zan irabazlea.

Final-zortzirenak amaituta 24 bertsolari sailkatu dira final-laurenetara: Nerea Elustondo, Alaia Martin, Uxue Alberdi, Iñigo Mantzizidor Mantxi, Iñaki Gurrutxaga, Iñigo Izagirre, Jokin Uranga, Agin Rezola, Andoni Otamendi, Amaia Agirre, Beñat Lizaso, Ainhoa Agirreazaldegi, Iñaki Apalategi, Iñaki Zelaia, Ander Lizarralde, Nahikari Gabilondo, Felix Zubia, Ane Labaka, Iban Urdangarin, Unai Gaztelumendi, Haritz Casabal, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Oier Aizpurua eta Unai Muñoa. Honeei 2007ko sei finalista batuko jakez: Jexux Mari Irazu, Unai Agirre, Beñat Gaztelumendi, Aitor Sarriegi, Jon Martin eta Iker Zubeldia.

Bostehun bat bertsozale batu ziran Lasarte-Orian. Oihana Iguaran, Ainhoa Agirreazaldegi, Iñaki Apalategi, Uxue Alberdi, Andoni Otamendi, Amaia Iturriotz eta Uxue Alberdi bertsolariak Haitzol Olaizen gidaritzapean kantau eben. Agurretan gogotsu, baina artega ibili ziran bertsolariak. Iparragirreren doinuan entzuleek ale ederrez gozetako aukerea euki eben. Azpimarratzekoa izan zan Iñakik eta Uxuek orain urtebete galdutako alabearen guraso lez egindako lana. Bakarkako lehenengo ariketan saioak apur bat behera egin eban. Zortziko handian atzera be gora egin eben, eta saio ederra egin eben Ainhoak eta Andonik minbizidun umeen guraso papelean. Kartzelako saioan be mailea ona izan zan. Azkenean, Uxue Alberdi bertsolari elgoibartarrak lortu zituan puntu gehien.

Final zortzirenetako azkenengo saioa Irungo Amaia antzokian jokatu zan, domekan. Iñaki Zelaia, Alaia Martin, Haritz Casabal, Manex Mujika, Urko Egaña eta Asier Sasieta bertsolariak izan ziran oholtza ganean.

Derrigorrezko agurrak bota ostean, Iparragirreren ariketan arrazoiketa pisutsua euken bertsoak nagusitu ziran. Zortziko txikiko ariketetan bertsolariek jentea barrez ipinteko kapaz izan ziran. Zortziko handiko ariketea nahiko goraberatsua izan zan, baina danak be ederto jardun eben. Kartzelakoan karga dramatiko handiko bertsoak entzun ziran, eta bertsolari bakotxak bide desbardinetik jo eban. Alaia Martin izan zan irabazlea.

Final laurenak urriaren 22an eta 23an hasiko dira, Oñatin eta Villabonan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu