Brasil eta Arabiako erritmoak zein jazzagaz fusionautako popa eta tangoa VII. Poltsiko Musika ekimenean
2011-10-06 15:07 MusikeaFormato txikiko kontzertuen bitartez, ekimenaren helburua, ikus-entzule guztiei, hainbat herrialdetako musika jokerak erakustea da, bertoko taldeen edo gure urian bizi diran kanpoko musikarien eskutik.
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Poltsiko musika programearen zazpigarren edizinoari hasierea emongo deutso bihar, hilak 7. Formato txikiko kontzertuen bitartez, ekimenaren helburua, ikus-entzule guztiei, hainbat herrialdetako musika jokerak erakustea da, bertoko taldeen edo gure urian bizi diran kanpoko musikarien eskutik.
Urrian zehar, Abando - Barrainkuako Udaltegiak (Barrainkua kalea, 5) lau emonaldi jasoko ditu. Musika brasildar eta arabiar herrikoietatik hasi eta jazz ukutuagaz jotako popera, rockera eta tangora. Barrainkuako kontzertu guztiak (sarrera librea izango dabe, leku guztiak bete arte) barikuetan, arratsaldeko 20:00etatik aurrera dagoz programauta.
Kontuak kontu, VII. Poltsiko Musika bihar, hilak 7, barikua, hasiko da Tres de Pernambuco taldearen kontzertuagaz. Hirukote horrek musika brasildarraren beste ikuspegi bat eskainiko deusku.
Urriaren 14an, Edu Basterraren txandea izango da. Fito & Fitipaldis, Gontzal Mendibil, Infussion edo Tahúres Zurdos taldeetako kide izandakoak, bakarrik egindako bere hirugarren lana aurkeztuko deusku, Crónicas Locales. Aurreko diskoakaz zerikusirik ez dauen lan barri horretan, musikari bilbotarrak berak sortutakoak ez eze, beste batzuenak be badagoz, danetara, 12 kantu, soinu intimistagoagaz.
Urriaren 21eko kontzertuan, Mafi Massari bikotea izango da protagonista. Manuel Iturregik eta Michel Gascok, Marrakexetik Bagdagera, Damaskotik Istanbulera eta Kairotik Beirutera doan errepertorioa eskainiko deuksue, Siriako jantzak, folklore turkiarra, antxinako melodia andalusiak, errepertorio arabiarreko pieza klasikoak edo Kurdistango soinuak, laute arabiarragaz, akordeoiagaz eta buzokeagaz interpretauta.
Zikloari amaierea emoteko, urriaren 28an, barikuan, Gintonic Quartet taldearen kontzertua izango dogu. Laukote hori Mario Clavell txirula jotzaileak eratu eban, ibilbide luzeko musikariakaz eta Euskadiko zentro garrantzitsuenetako irakasleakaz. Euren eremua jazza da eta, eurak egindako lanakaz batera, rocketik, popetik edo tangotik datozen musiketan sartzen dira, beti be jazz ukutuagaz. Zuzeneko ikuskizun indartsua eta dibertigarria eskaintzen dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!