Zortzi estreinaldi eskainiko ditu BAD jaialdiak urriaren 25etik zemendiaren 4ra arte
2012-10-15 15:36 KultureaArte eszenikoen arloko sorkuntzarik barritzaileenak eskainiko ditu XIV. BAD Bilboko Antzerki Dantza jaialdiak urriaren 25etik zemendiaren 4ra bitartean, Bilboko makina bat eszenatokitan. Zortzi estreinaldi izango dira, ganera, tartean Gaitzerdiren Media vuelta eta Nexoren La historia del Noctámbulo.
Arte eszenikoen arloko sorkuntzarik barritzaileenak eskainiko ditu XIV. BAD Bilboko Antzerki Dantza jaialdiak urriaren 25etik zemendiaren 4ra bitartean, Bilboko makina bat eszenatokitan. Zortzi estreinaldi izango dira, ganera, tartean Gaitzerdiren Media vuelta eta Nexoren La historia del Noctámbulo.
Iñaki Lopez de Agileta Bilboko Udaleko Kultura zuzendariak eta Alicia Otxandategi BADeko programatzaileak aurkeztu dabe jaialdia. Jaialdian parte hartuko daben 22 konpainien lanik barrienak ikusteko aukerea izango dogula azpimarratu dau Lopez de Agiletak. Estreinaldien garrantzia azpimarratu dau, izan be bere esanetan, jaialdiaren nortasunaren parte dira.
Euskereak beste edizino batzutan baino leku garrantzitsuagoa izango dauala nabarmendu dabe Lopez de Agiletak eta Otxandategik. Metrokoadroka taldeak Poza: zergatik dantzatzen dute bosniarrek? antzezlana taularatuko dau, BilbaoEszenak bultzatutako Artistak Egoitzan izeneko programearen lehenengo emoitzea. Irailean egin eben egoitzea -azaldu dau Otxandategik-, bertan landutako material guztia erakutsiko dabe BADen. Buruz Behera konpainiak Takoiak airean aurkeztuko dau, hilaren 30ean, eta El Canto de la Cabra taldekoek Lur zapaldua ibiltzen duguna, bidea gaztelaniazko jatorrizko lanaren bersino euskaratua eskainiko dabe.
Nexo Teatro euskal konpainiak La historia del Noctámbulo estreinauko dau hilaren 26an. BAD jaialdiagaz batera produzidutako formatu handiko sorkuntzea da. Euren hamabigarren urteurrena ospatzeko asmoz sortu dabe, argitu dau jaialdiko arduradunak. Gaitzerdik eszenatoki eta egun benetan bereziak aukeratu ditu Media vuelta beharra aurkezteko, izan be estreinaldia zemendiaren 1ean egingo dabe, Domu Santu egunean, Mallonako kanponsantu zaharrean. La Ressistans talde bilbotarrak be lan barria dakar BADera, hain zuzen be, Fa en cuarta, la historia de un violonchelo con alma de mujer.
Aurten hamabi eszenatoki eukiko ditu BADek, aurreko aldietakoez aparte, BilbaoArte gunea. BilbaoEszena, La Merced ikastetxea, Bilborock, La Fundicion, Zawp Pabilioia, FNAC, Guggenheim museoa, EHUko paraninfoa eta Campos antzokia aretoek osotzen dabe eskaintzea.
BAD Profesional atalean, Joerak eta nortasuna programazino eszenikoan gaia jorratuko dabe, eta Bilbao Artek Hitzorduak eszenarekin izeneko tailerra eskainiko dau. Aurten ez da PreBAD izeneko egitaraurik izango, horretarako ez daualako emon, Otxandategiren berbetan.
Daborduko sarrerak salgai dagoz: www.bad-bilbao.net webgunean edp Bilborockeko Karel Gunean. Aurretik erosi ezkero, txartelek 10 euro balioko dabe; txarteldegian, barriz, 12 euro izango dira. BADeko egitaraub osoa, hemen.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!