Martxan da Elhuyar Fundazinoaren Teknoskopioa, Euskal Herriko proiektu-lehiaketea

Bizkaie! 2012-10-15 18:32

Teknoskopioaren helburua da gazteak ikerketan eta ikertzaileen jardueran buru-belarri sartzea, eta ikerketa edo proiektu teknologiko bat antolarazotea. Beraz, proiektu baten prozesu osoan hartuko dabe parte gazteek: ideia sortu, proiektua garatu eta proiektuak jentaurrean aurkeztu.

Urtero legez, Elhuyar Fundazinoak Teknoskopioa lehiaketea abiarazo dau 14-18 urteko gazteentzako. Parte-hartzaileek bi modalidadetan hartu leikie parte: Ikerketa-proiektuan edo Proiektu teknologikoan. Ikerketa-proiektua modalidadean, aukeratutako arazoari konponbidea emoteko ikerketa-lan bat garatu behar dabe gazteek; Proiektu teknologikoa modalidadean, barriz, aukeratutako arazoari konponbidea emoteko produktu teknologiko bat diseinau behar dabe. Teknoskopioa lehiaketan izena emoteko epea zemendiaren 5ean hasiko da. Izen-emoteak webgunean egin behar dira.


Proiektu-azokea

Parte-hartzaile guztiek stand bana izango dabe bisitariei beren proiektuaren barri emoteko. Horrezaz gain, finalistek beren lana defendiduko dabe, saria lortzea dabelako helburu.

Sariei jagokenez, modalidade bakotxeko proiektu onena egiten daben taldeetako kideek tableta bana eta Tecnalia korporazinoko zentro bateko egonaldia irabaziko dabe, eta benetako ikertzaileakaz lan egiteko aukerea izango dabe. Bestalde, proiektuen komunikazino onena be sarituko da, eta modalidade bakotxeko irabazleek tableta bana eta Elhuyarren produktu-sorta bat eskuratuko ditue.

DBHko 2. zikloko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ziklo ertaineko eta goi-zikloko ikasleek hartu leikie parte Teknoskopioan, bi eta lau lagunen arteko taldetan antolatuta.

Teknoskopioaren helburua da gazteak ikerketan eta ikertzaileen jardueran buru-belarri sartzea, eta ikerketa edo proiektu teknologiko bat antolarazotea. Beraz, proiektu baten prozesu osoan hartuko dabe parte gazteek: ideia sortu, proiektua garatu eta proiektuak jentaurrean aurkeztu. Teknoskopioaren webgunean dagoz lehiaketeari buruzko oinarriak eta aurreko urteetako lanak. Izen-emotea be bertan egin behar da.


Babesleak

Teknoskopioa gauzatzeko, Elhuyar Fundazinoak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta FECYTen babesa jaso dau. Bestalde, Tecnalia korporazinoaren laguntzinoa be izan dau Elhuyarrek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu