The Rolling Stones taldeak lau kontzertu emongo ditu aurten bere 50. urteurrena ospatzeko

Bizkaie! 2012-10-16 11:06   Musikea

50. urteurrena ospatzeko asmoz, The Rolling Stones taldeak bina kontzertu eskainiko ditu urte honetan Londresen eta New Yorketik hur. Lehenengo bi emonaldiak Londreseko O2 Arenan izango dira, zemendiaren 25ean eta 29an, eta beste biak Newarkeko Prudential Centeren, abenduaren 13an eta 15ean, taldeak iragarri dauenez.

50. urteurrena ospatzeko asmoz, The Rolling Stones taldeak bina kontzertu eskainiko ditu urte honetan Londresen eta New Yorketik hur. Lehenengo bi emonaldiak Londreseko O2 Arenan izango dira, zemendiaren 25ean eta 29an, eta beste biak Newarkeko Prudential Centeren, abenduaren 13an eta 15ean, taldeak iragarri dauenez. Sentiduten dot hainbeste nahaste sortu izana, baina amaitu da zalantzazko egoerea, adierazo dau Keith Richards gitarristeak, urtemugearen birearen inguruan azken hileotan izan diran zurrumurruak gogoan. Beti esan dot rock and rollarentzat tokirik onena agertoki bat dala, eta hori Stonesentzat be egia da. Hemen nago Mick, Charlie eta Ronniegaz eta dana doa aurrera. Laster ikusiko dogu alkar!, esan dau Richardsek.

Richards, Ronnie Wood gitarrista, Mick Jagger abeslaria eta Charlie Watts bateria-jotzailea bandearen logotipoa diran mihi eta ezpainen itxurako agertoki batera igoko dira, eta antolatzaileek esan dute teknologia berrienarekin egindako zuzeneko esperientzia bat izango dela.

Taldearen 50. urteurrenaren ospakizunen barruan, Grrr! izenburuko bilduma lan bat argitaratuko da zemendiaren 12-13an, eta hurrengo astean taldearen goraldiari buruzko dokumental barri bat estreinauko da Londresek zinema jaialdian.

Antolatzaileek adierazo dabenez, The Rolling Stonesek zemendian eta abenduan emongo dituan lau kontzertuak banda lez 2007tik emoten dituan lehenengoak izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu