Maddi Sarasuak irabazi dau Xilabako bigarren kanporaketea
2012-10-15 10:55 BertsolaritzeaUmoretik joan zan saioa, kartzelako gaia barne eta freskotasuna eskaini eben bertsolari guztiek. Maddik batu eban pundu gehien, Xumai Muruagaz biek lan polita eskainiz, bertsoak goitik behera osotuz eta umoretik baita seriotik be argumento indartsuak botaz.
Xilabako bigarren kanporaketan, 150 bat lagun batu ziran joandako zapatuan Kanboko AIEC gelan. Saioa hasi eta giroa apurka-apurka joan zan berotzen eta polito kantau eben sei bertsolariek, tartean bi, Maddi ta Gillen Itsasuarrak, kasik etxean ebilzala kantuan. Iban Falxa Garaztarra izan eben gidari.
Umoretik joan zan saioa, kartzelako gaia barne eta freskotasuna eskaini eben bertsolari guztiek. Maddik batu eban pundu gehien, Xumai Muruagaz biek lan polita eskainiz, bertsoak goitik behera osotuz eta umoretik baita seriotik be argumento indartsuak botaz.
Ganerako bertsolari guzitek banan bana zizta eta ezuste politak ekarri zituen, adi-adi egoan publikoaren erreakzino biziak eraginez.
Azken agurretan, besteak beste, Battitt Crouzpeyren ahotik Michel Labeguerie Kanboarraren doinua lagun amaitu zan saioa eta entzuleak pozik geratu ziran.
Azkenean, ondokoak izan ziran sailkapena eta puntuazinoak:
1. Maddi Sarasua 194,5
2. Xumai Murua 185
3. Ramuntxo Christy 175
4. Gillen Hiribarren 170,5
5. Bixente Hirigarai 162
6. Battitt Crouspeyre 150,5.
Maddi ta Xumai zuzenean sailkatu ziran finalerdietarako ta ondokoak puntuazinoaren arabera. Osotuak dira beraz dagoeneko Hendaia eta Garaziko saioak eta ondokoek kantauko dabe:
Hendaiako Variétés Zineman urriaren 20an, arratsaldeko 17:00etan:
- Amets Arzallus
- Eneritz Zabaleta
- Maindi Murua
- Xumai Murua
- Ortzi Idoate
- Gillen Hiribarren
Donibane Garaziko Vauban zineman, urriaren 27an, arratsaldeko 17:00etan:
- Odei Barroso
- Sustrai Colina
- Maddi Ane Txoperena
- Maddi Sarasua
- Egoitz Zelaia
- Ramuntxo Christy
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!