'10 book from the Basque Country' argitalpena aurkeztu dabe Frankfurteko Liburu Azokan
2012-10-16 11:22 KultureaEtxepare Euskal Institutuak 10 book from the Basque Country izeneko katalogoa aurkeztu dau amaitu barri dan Frankfurteko Liburu Azokan. Argitalpenean hamar euskal idazle eta euren liburu banaren lagina jaso ditue.
Etxepare Euskal Institutuak 10 book from the Basque Country izeneko katalogoa aurkeztu dau amaitu barri dan Frankfurteko Liburu Azokan. Argitalpenean hamar euskal idazle eta euren liburu banaren lagina jaso ditue. Mari Jose Olaziregi Etxepare Euskal Institutuko Euskerearen Sustapen eta Hedakuntzarako zuzendaria eta Laura Ferrero editoreak izan ziran aurkezpenean.
10 book from the Basque Country katalogoan Bernardo Atxaga, Harkaitz Cano, Anjel Lertxundi, Jokin Muñoz, Eider Rodriguez, Ramon Saizarbitoria, Joseba Sarrionandia, Kirmen Uribe, Arantxa Urretabizkaia eta Iban Zaldua idazleak sartu ditue.
Mari Jose Olaziregik eta Laura Ferrerok hainbat batzar egin ditue Frankfurten argitalpena aurkeztu eta mobiduteko. Frankfurteko Liburu Azokea munduko garrantzitsuenetakoa da. Euskal liburuaren presentzia nazinoarteko merkatuetan indartzeko asmoz izan da bertan Etxepare Euskal Institutua, Euskal Editoreen Alkarteagaz eta Euskadiko Editoreen Alkarteagaz, euskal literatureari zuzendutako erakusmahaian.
Euskal kulturea munduan zabaltzeko ahaleginean, nazinoarteko zortzi azokatan parte hartuko dau Etxeparek urtea amaitu arte.
10 book from the Basque Country katalogoa hemen irakurgai.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!