Zinexit Bilbon urriaren 16tik 19ra
2012-10-15 14:03 BarriakAurreko edizinoek lez, zinema-erakusketeak gizarte-pedagogiako proposamena dakar zinemagintzako artearen bitartez. Helburua da ikus-entzuleei giza eskubideakaz eta alkarbizitza demokratikoagaz zerikusia daben hainbat gairi buruz galdetzea, eta eztabaidagune bat sortzea.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazino Sailak, Giza Eskubideen Zuzendaritzearen bitartez, Zinexit Alkarbizitzarako Zinema Erakusketearen hirugarren edizinoa antolatu dau. Zikloa urriaren 16tik 19ra bitartean egingo da, Bilboko Golem Alhondiga zinema-aretoetan. Lau film ikusteko aukerea egongo da, eta horreen ostean, solasaldiak izango dira. Sarrerea doban izango da, antolakuntzeak jakinarazo dauenez.
Zinexit 2012 hasteko, Compulsion (1959, Richard Fleisher) filma emongo dabe; film luzea da, Orson Welles protagonista dauena, eta krimen perfektua egin nahi daben Nietzcheren bi jarraitzaileri buruzkoa da. Bigarren filma ¿Por quién no doblan las campanas? (2012, Maite Ibáñez eta Maite Esparza) da; motibazino politikoko indarkeriak eragindako giza eskubideen urraketen biktimen senideek emondako testigantzak batzen dituan dokumentala da.
Hurrengo filma Morgen (2010, Marian Crisan) izango da, lurralde arteko mugei eta immigrazinoaren arloko legeei buruzko komedia. Amaitzeko, The Whistleblower (2010, Larysa Kondracki) ikusteko aukerea izango da; benetako jazoerak ditu oinarri, eta sexu-esplotazinoagaz zerikusia dauen emakumeen salerosketea aztertzen dau.
Aurreko edizinoek lez, zinema-erakusketeak gizarte-pedagogiako proposamena dakar zinemagintzako artearen bitartez. Helburua da ikus-entzuleei giza eskubideakaz eta alkarbizitza demokratikoagaz zerikusia daben hainbat gairi buruz galdetzea, eta eztabaidagune bat sortzea.
Zinea tresnatzat erabili nahi da hezi, sentsibilizau eta hausnartzeko eta bake-kulturea sustatzeko, hau da, aniztasuna, tolerantzia eta giza eskubideakazko errespetuan oinarritutako kulturea sustatzeko. Erakusketeak hainbat istorio eskaintzen ditu konpartidu eta eztabaidatzeko giza eskubideakazko konpromisotik; izan be, horreekaz eregi ahal izango da alkarbizitza baketsua, indarkeriarik bakoa, librea, bidezkoa eta jasangarriagoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!