Ibon Ajuria gernikarra irabazle Balmasedako kanporaketan

Bizkaie! 2012-10-15 11:45   Bertsolaritzea

Ibon Ajuriak irabazi dau Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketea. 431,5 puntu lortu zituan gernikarrak Balmasedako Klaret Antzokian. Hurrengo kanporaketea Mungian izango da, hilaren 27an.

Beste bost bertsolarik jardun eben Balmasedan, Ander Salaberriak, Eñaut Uruburuk, Gorka Ostolazak, Itxaso Paiak eta Xabat Galletebeitiak. Saioko puntuazinoa ondokoa izan zan: Ibon Ajuria, 431,5 puntu; Gorka Ostolaza, 413 puntu; Eñaut Uruburu, 354 puntu; Xabat Galletebeitia, 349,5 puntu; Ander Salaberria, 329 puntu; eta, Itxaso paia, 319 puntu.

Halandaze, Ibon Ajuria zuzenean sailkatuko da finalaurreetara, eta gainontzekoek puntuazinoaren arabera izango dabe aukerea. Datorren astegoienean, hauteskundeak dirala eta, ez da txapelketako saiorik izango. Hurrengo kanporaketak urriaren 27an eta 28an izango dira, lehenengoa Mungiako Olalde aretoan, eta bigarrena, Sopelako frontoian.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu