Mo Yan idazle txinatarrak irabazi dau Literaturako Nobel saria
2012-10-11 18:12 KultureaMo Yan nobelagile txinatarrak jasoko dau aurtengo Literaturako Nobel Saria. Azkenengo egunetan kinilietan agiri zan idazleetako zan. Mendebaldean, Zhang Yimouk Red Sorghum nobelea zinemara egokitu ebanean egin zan ezagun.
Mo Yan nobelagile txinatarrak jasoko dau aurtengo Literaturako Nobel Saria. Azkenengo egunetan kinilietan agiri zan idazleetako zan. Mendebaldean, Zhang Yimouk Red Sorghum nobelea zinemara egokitu ebanean egin zan ezagun. Euskeraz ez daukagu Mo Yanen libururik.
Liburu ugari idatzi ditu Mo Yanek, tartean, Falling Rain on a Spring Night, Red Shorgum, The Garlic Ballads, Explosions and Other Stories eta The Republic of Wine: A Novel eta Life and Death Are Wearing Me Out. Adituek Franz Kafka eta Joseph Heller egileekaz alderatu dabe.
Literaturako Nobel sariaren epaimahaikideen arabera, 'errealismoz betetako ipuin herrikoiekaz gaur egungo historia islatzeko gaitasuna' dauka Mo Yanek. Txinako historia kontetako modua nabarmendu dabe, tradizinoa eta baserri inguruko ohiturak errealismo magikoz azaltzeko daukan erea.
Mo Yanen oinarritutako Red Sorghum pelikuleagaitik Urrezko Hartza irabazi eban Zhang Yimou zuzendariak 1988ko Berlinalen.
Sari-emote ekitaldia abenduaren 10ean egingo dabe, Stockholmen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!