'Bypass'

Karolina Almagia 2012-10-11 17:45   Zinema kritikak

Akaso, amaierea ez da lar sinisgarria, baina ordurako hain tarte ona pasau dogu, hutsune guztiak parkatzen deutsaguzala euskerazko komedia dibertigarri honi.

- Zuzendariak: Patxo Telleria, Aitor Mazo
- Gidoilaria: Patxo Telleria
- Aktoreak: Gorka Otxoa, Sara Cózar, Bárbara Goenaga, Itziar Atienza, Mikel Losada.
- Musikea: Bingen Mendizabal
- Produktoreak: Joxe Portela, Alberto Gerrikabeitia.
- Iraupena: 98 minutu
- Generoa: komedia erromantikoa


Aitor Mazok eta Patxo Telleriak alkarregaz egindako La máquina de pintar nubes pelikuleagaz zerikusi txikia dauka honek. Komedia ikutuak eukazan harek, baina amaierea tragedia hutsa zan. Hemen kontrakoa jazoten da: abiapuntua tragikoa bada be, komedia zoro bihurtuko da.

Xabi (Gorka Otxoa) Bartzelonan neska-lagunagaz bizi dan ekonomilari gaztea da. Egun batan, dei bat jasoten dau: jaiotzez bihotzeko gaixotasun larria daukan Maria (Sara Cozar)koadrilako laguna hiltear dago. Ospitaleko gelara sartu baino lehen, beste lagun batek Maria aspalditik beragaz maiteminduta dagoala esango deutso. Mariaren azkenengo orduak zoriontsuak izan nahian, berak be maite dauala dinotso.

Baina, inork espero ez ebana pasetan da: Maria ez da hilten, bere egoerea hobetu egiten da eta etxera bialtzen dabe. Hortik aurrera dana nahastauko da, momentu benetan barregarriak sortuz.

Sano ondo funzionetan daben gag-ez beteta dago Patxo Telleriak idatzitako gidoia. Akaso, amaierea ez da lar sinisgarria, baina ordurako hain tarte ona pasau dogu, hutsune guztiak parkatzen deutsaguzala euskerazko komedia dibertigarri honi.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu