Egon Schieleren marrazki biluziak, Guggenheim museoan ikusgai

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-10-01 15:27   Kulturea

Egon Schieleren ehunka marrazki, akuarela eta gouache batu ditu Guggenheim museoak Vienako Albertina museotik zuzen-zuzenean ekarritakoak. Sortzaile austriarraren ibilbide artistiko laburra ezagutzeko aukera ederra eskaintzen dau erakusketeak. Urtarrilaren 6ra arte egongo da Bilbon.

Egon Schieleren ehunka marrazki, akuarela eta gouache batu ditu Guggenheim museoak Vienako Albertina museotik zuzen-zuzenean ekarritakoak. Sortzaile austriarraren ibilbide artistiko laburra ezagutzeko aukera ederra eskaintzen dau erakusketeak. Urtarrilaren 6ra arte egongo da Bilbon.

Juan Ignacio Vidarte museoko zuzendariak, Klaus Albrecht Schröeder Albertinako zuzendari eta erakusketako komisarioagaz batera, aurkeztu dau Egon Schiele. Vienako Albertina Museum-eko artelanak.

28 urte besterik ez zituala hil zan Egon Schiele, eta 10 urte baino ez zituan emon pintetan. Halanda be, obra oparoa itxi eban: zirriborroz betetako makina bat koaderno, 2.500 marrazki eta egur eta mihise haneko 330 pintura inguru. Horreen danen lagina ikusgai dago urtarrilera arte Bilboko Guggenheim museoan.

Egilearen hasierako lanak dira erakusketearen abiapuntua, Vienako Akademian ikasi ebanekoak. Schieleren lana aztertzeko aukera parebakoa da. Hamar urte egon zan beharrean, baina lan asko soirtu zituan, azaldu dau Vidartek.

Gustav Klimt pintorearen eragina nabarmena da Schieleren hasierako beharretan. Edvartd Munch eta Vincent van Goghen lanak ikusi ostean, goitik behera aldatuko dau kolorea ulertzeko modua. Kolorea beste modu batera erabilten hasi zan, zabalago, zurruntasun barik. Holan esporesionisno austriarra abiatu eban, esan dau Klaus Albrecht Schröeder komisarioak.

1890ean jaio eta 1918an hil zan Schiele. Mende aldaketea ezagutu eban, eta sasoiko aldaketa politiko, soziala, ekonomiko eta kulturalak bere bai. Gizartearen urraketea behin eta barriz agiri da irudietan, komisarioaren araebera. Sexualidadeak gizakion bizitzan daukan garrantzia azpimarratu eban, bere personaietan inpulso sexuala argia da. Schröederren ustez, Freuden eragina handia da.

Emakumeak eta umeak marraztu zituan, inguruan zituanak. Biluzik dagoz protagonistak, bai fisikoki eta psikologikoki bere. Hain dira irudi indartsuak gaur egun be, eragiten gaitue. Bakarrik agiri dira, testuinguru barik, aulki barik jesarrita, esaterako.

Autoerretratu asko egi zituan, danetan personaiaren bat jokatzen dau, dala soroa, gaizkilea, santua edo dana dalakoa. Personaia guztien zati bat eukan -argitu dau komisarioak- danen baturea zala.

Erakusketearen gune didaktikoan eglearen biografia, ganerako artistekaz izandako hartu-emonak eta bere sasoiaren barri topauko dau bisitariak. Sasoi oso berezia bizi izan eban -azaldu dau Vidartek- aldaketa historiko eta sozial itzelakaz. Horrek guztiorrek eragina dauka bere lanetan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu