Arian A2.1 euskerea ikasteko metodoa plazan
2012-10-02 11:15 Euskerea berbagaiArian euskerea ikasteko metodo lez sortu zan, ikasleak eguneroko hainbat egoeratan komuniketan ikasteko helburuagaz. Horretarako, Arian metodoak komunikazinoan oinarritutako ekintzak proposatzen ditu, euskera-ikasleak ulermena eta erabilerearen bidez hizkuntzea menperatu daian.
Arian euskerea ikasteko metodoaren A2.1 bigarren alea kaleratu barri da. Oraingo honetan, bi liburukitan argitaratuko da A2 maila: A2.1 (kalean dana) eta A2.2 (urte amaieran kaleratuko dana).
Arian euskerea ikasteko metodo lez sortu zan, ikasleak eguneroko hainbat egoeratan komuniketan ikasteko helburuagaz. Horretarako, Arian metodoak komunikazinoan oinarritutako ekintzak proposatzen ditu, euskera-ikasleak ulermena eta erabilerearen bidez hizkuntzea menperatu daian.
Euskerea bere kabuz ikasi nahi daben ikasleak gogoan hartuta sortu zan, nahiz eta euskaltegietan zein ikastetxeetan euskerea ikasteko eta irakasteko material baliogarria izan daitekeen.
Kaleratu barri dan A2.1 honek ondorengo helburuak bete nahi ditu:
• Entzumenean, behar zehatzei aurre egiteko adina ulertzea, adibidez: ama-hizkuntzan dabilzanen alkarrizketa-gaiak, jarraibide errazak, mezu eta adierazpen labur, xume eta argien ideiak, grabautako pasarte laburretako informazinoa eguneroko gaiei buruzkoak, etab. baldin eta diskursoa argi egituratua eta astiro-astiro ahoskatua bada.
• Irakurmenean, eguneroko edo laneko hizkuntzan idatzitako gai arruntei buruzko testu laburrak eta errazak ulertzea, adibidez: gutunak, faxak, eskariak, inprimakiak, iragarkiak, prospektuak, informazino-gida, katalogoak, etab.
• Idazmenean, inguruko eguneroko gaiei buruzko testu laburrak eta errazak idaztea, juntagailu eta menperagailu errazak erabiliz. Iraganeko jazoerez, jarduerez eta esperientzia personalez deskribapen laburrak eta oinarrizkoak idaztea, eta jenteari buruzko biografia eta kontaketa motzak eta errazak kontetea.
• Mintzamenean, deskribapen edo azalpen errazak egitea, esapide errazak erabiliz, personei buruz, eguneroko jarduerei buruz, bizi- edo lan-baldintzei buruz, gustetan jakozan edo ez jakozan gauzei buruz.
Arian A2.1 sei unitatez osotua dago eta materiala honakoa da: alde batetik, Ikaslearen liburua dago, ariketen erantzunak, entzunaldien transkripzinoak eta entzunaldien CDa barne dituala; eta bestaldetik, Lankoadernoa, ariketen erantzun eta guzti. Ale honi jagokon Multimedia CDa urte amaieran kaleratuko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!