Jimeno Jurioren 'Toponimia navarra. I. Estudios y metodología' lana aurkeztu dabe

Bizkaie! 2012-09-07 11:45   kulturbiz

Jose Maria Jimeno Jurio zanaren Toponimia navarra. I. Estudios y metodología lana aurkeztu dabe bart, Iruñean, Euskaltzaindiaren ordezkaritzan. Liburua Jimeno Jurioren lan guztiak jasoko dituan bildumearen 40. zenbakia da, eta Pamiela argitaletxeak, Udalbidek eta Euskara Kultur Elkargoak argitaratu dabe.

Aurkezpenean honako honeek izan dira: Andres Iñigo Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaria, Bixente Arozena Udalbide Zuzendaritza Batzordeko kidea, Roldán Jimeno edizino arduraduna -Patxi Salaberri Zaratiegi euskaltzaina be edizino arduraduna da, Jimenorekin batera- eta Mikel Belasko liburuaren hitzaurregilea.

Jose Maria Jimeno Jurio ikertzaile eta ohorezko euskaltzainak toponimia, euskerearen historia eta soziolinguistikea eta etnografia jorratu zituan gehien. Ikertzailetzat eukan bere burua eta iturri xeheak kontuan hartu zituan beti. Ondoko berbakaz laburbatzen eban egindako lana: Herriaren izendegien altxorra bat-batean topetea eta jenteen usadioak neureak egitea izan da bizitza honetako pozetako bat. Ez ditut alperrik igaro herriz herri eta mendian gora egindako unada kontaezinak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu