Astelehenean zabalduko da 'Bidaiari Dubi Dubi' lehiaketara bidaiakaz lotutako bideo laburrak bialtzeko epea

Bizkaie! 2012-09-21 12:08   Barriak

Bideoaren artxiboak ez dau 10 MB baino gehiago hartuko, eta mp4, 3gp, wma, avi edo mpg formatuan bialdu behar dira. Bideoak internet bitartez aurkeztu beharko dira, izen emote formularioa betez, honako helbide honetan. Bideoak aurkezteko epea irailaren 24tik urriaren 7ra bitartean egongo da zabalik.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, bidaiakaz lotutako bideo labur bitxiak sarituko dituan Bidaiari Dubi Dubi lehiaketearen hirugarren edizinoaren deialdia egin eban joan zan martian. Ia hamar urtetik hona, urrian eta zemendian, Begoñako barrutira protagonisten bitartez, bidaia eta abentura handiakaz lotutako tailerrak, hitzaldiak, mundu osoko musika kontzertuak, proiekzinoak eta erakusketak eroaten dituan Bidaiarien Txokoa programearen barruan sartzen da.

Bideoaren artxiboak ez dau 10 MB baino gehiago hartuko, eta mp4, 3gp, wma, avi edo mpg formatuan bialdu behar dira. Bideoak internet bitartez aurkeztu beharko dira, izen emote formularioa betez, honako helbide honetan. Lehiaketarako bideoak aurkezteko epea irailaren 24tik urriaren 7ra bitartean egongo da zabalik. Epaimahaiaren erabagia urriaren 19an jakinarazoko da, eta sariak banatzeko ekitaldia urriaren 23an egingo da, Begoñako udaltegian, arratsaldeko 19:30ean. Ekitaldi horretan, saritutako lau bideoak ikusi ahal izango dira.

Lehiaketea 18 urtetik gorako personei dago zuzenduta. Bideoen gehieneko iraupena hiru minutukoa izango da, eta bertan, bidaia bateko zenbait lekuren eta bidaia hori egin daben personearen edo personen irudiak jaso beharko ditu, jantzan edo koreografiaren bati jarraituz. Horrezaz gan, norberak sortutako edo egile eskubiderik ez dauen musikea be izan beharko dabe bideoek. Partaideek irudi horreek non hartuta dagozan adierazo beharko dabe, eta azken eszenan bideoaren egileak aitatuko dira eta, beharrezkoa balitz, baita bideoak jasoten dauen melodiaren egilea be.

Lehen sailkatuak, diplomaz gan, 800 euroko saria jasoko dau; bigarrenak, 600 eurokoa; eta hirugarrenak, 350 eurokoa. Horrezaz gan, 4. barrutian, Begoñan, erroldatutako personek bialdutako bideorik onenari akzesit bat emongo jako, 3 eguneko (2 gau) egonaldia, Landa Hotel batean sei personarentzat (gehienez be) eta diplomea.

Epaimahaiaren buru Kultura eta Hezkuntza Saileko arduradunak izango dira bainan tartean izango dira, gitxienez, bidaietan eta ikus-entzunezkoetan adituak diran beste bi lagun be. Epaimahaiak honako puntu honeek balorauko ditu: bideoen originaltasuna eta sorkuntzea, erakusten diran lekuen aukeraketea, aukeratu dan melodia eta bideoaren konposizino osoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu