Fito & Fitipaldisek Oviedon hasiko dau antzoki eta areto txikietako birea

Bizkaie! 2012-09-20 18:21   Musikea

2006-2007 eta 2009-2010 denporaldietan, areto handiagoetan emondako 200 kontzertu ingurutan miloe bat eta erdi lagun batu ziran eta oraingoan askoz gitxiago izango diran arren, honezkero 25.000tik gora dira saldutako sarrerak.

Fito & Fitipaldisek bariku honetan, irailaren 21ean, ekingo deutso antzoki eta auditorioetan zehar egingo dauen bireari. Lehenengo hitzordua Oviedoko Felipe Printzipea Auditoriumean izango da, ia-ia urte bi agertokietatik kanpo egon ondoren. Hurrengo egunean be Oviedon bertan izango dira, eta oraindino sarrerak dagoz salgai bi saioetarako, Last Tour Internationalek jakinarazo dauenez.

Orain hile batzuk, Fito Cabrales abeslari eta musikari bilbotarrak Fitipaldis taldea barriro alkartzea eta antzoki eta auditorioetan zehar bira bat egitea erabagi eban, publikoagazko hurrekotasun puntu bat berreskuratzeko asmoz.

Bira barri honetan, kontzertuetarako aretoek ez dabe izango 3.000tik gora lagunentzako edukierarik. Halan da be, sarreren eskaerea oso handia eta aretoak txikiak ziranez, taldeak kontzertu gehiago iragarri behar izan ditu Oviedo, Las Palmas, Vigo, Granada, Bilbo, Madril, Bartzelona, Valentzia, Donostia eta Valladolid urietan. Madrilen, berbarako, bost kontzertu eskainiko ditue, Bilbon hiru (Abenduaren 6an, 7an eta 8an) eta hasieran iragarrita ez baegoan be, azkenean, Gasteizen be aukerea (Abenduaren 1ean) izango da Fito & Fitipaldisen musikea zuzenean entzuteko.

Fito & Fitipaldisen betiko arrakastak entzun ahal izango dira kontzertuotan, baina okasinorako prestautako konponketek ikuspegi desbardina emongo deutsee abestioi, Fitipaldi izaerea galduko ez daben arren. Momentu elektrikoak eta akustikoagoak tartekatuko dira, emonaldi horreetarako beren-beregi diseinautako ikuskizunetan.

Barikuetan edo zapatuetan izango diran kontzertuetan, ateak 20:30ean zabalduko ditue eta kontzertuak, barriz, 21:00etan hasiko dira. Ganerako egunetan, ateak 20:00etan zabalduko ditue eta kontzertuak 20:30ean hasiko dira.

2006-2007 eta 2009-2010 denporaldietan, areto handiagoetan emondako 200 kontzertu ingurutan miloe bat eta erdi lagun batu ziran eta oraingoan askoz gitxiago izango diran arren, honezkero 25.000tik gora dira saldutako sarrerak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu