Alba Colomo komisarioak Rotterdamen aztertutakoak ekarri ditu Rekaldera
2012-10-09 15:53 KultureaRotterdam uriko Het Wilde Weten zentroan egindako egotaldiaren emoitzea aurkeztu dau Alba Coloma komisarioak Bilboko Rekalde aretoan, Reasearch by walking proiektua
Rotterdam uriko Het Wilde Weten zentroan egindako egotaldiaren emoitzea aurkeztu dau Alba Coloma komisarioak Bilboko Rekalde aretoan. Reasearch by walking izeneko proiektuan Iratxe Jaio & Klaas van Gorkum, Kim Bouvy eta Left Hand Rotation artisten lanak aztertu ditu.
Alba Colomo bilbotarrak Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Saileko Rekalde bekea jaso eban 2012an, Rotterdameko Het Wilde Wetenen hiru hileko egotaldia egiteko. Herbeheretara eroan zituan asmoen eta handik ekarri dituanen artean alde nabarmena dagoala autortu dau Colomok. Uriko artistak ezagutu, eta kalez kale luzaro ibili zan, testuingurua ondo ezagutzeko. Holan, Rotterdam hegoaldean artistentzako eregitako etxeak topau zituan. Baldintza sano onetan eskaintzen deutsiez etxebizitzak. 200 sortzaile bizi dira gaur egun uriko zonalde horretan, azaldu dau.
Sortzaileok urian zein eragin dauken, euren parte-hartzearen ondorioak, jorratu ditu Reasearch by walking proiektuan komisario bilbotarrak. Artistak zergaitik bizi diran han, zein ondorio daukan horrek auzoan itaunei erantzuten ahalegindu da. Ikerketa prozesuak garrantzi handia euki dau, horregaitik erabilitako matearial hona ekarri dot, zelan egin dodan erakusteko.
Iratxe Jaio & Klaas van Gorkum, Kim Bouvy eta Left Hand Rotation artisten lanak lehenagai izan ditu komisarioak bere lanean. Iratxe Jaio & Klaas van Gorkumek 2004an grabautako irudiak ikusgai dagoz Rekalden. Euren etxeko leihotik grabau zituen, kalean zer pasetan dan erakusteko, auzoa zein arazo dirtuan erakusteko, azaldu dau. Kim Bouvyren argazkiak be orain urte batzuk egindakoak dira, 2005ean, hain zuzen be. Irudietan agiri dan lekua guztiz aldatuta dago gaur egun. Lan biek lehengo uria erakusten dabe, orain bestelakoak da eta. Aldaketa horren erakusle diralako aukeratu dodaz, esan dau.
Horrezaz gan, Left Hand Rotation izeneko talde lisboarraren bideoak aretoko horma osoa hartzen dau. Proiektua Colomoren egotaldirako beren-beregi egindakoa da. Uri eraldaketearen ganeko parte-hartzea egin eben auzoan. Eragina izan eban auzoan, eztabaidatzeko aukerea emon eban, gogoratu dau Colomok.
Rotterdameko esperientzia amaitu da, baina Colomok gura leuke etxean beharrean segidu, Bilbon. Bilbon badago Rotterdameko auzo honeagaz zeozelango harremona daukan auzoa, Bilbo Zaharra. Bilboko proiektua 2013an egitea da bere anesa, eta ostean esperientzia biak batzen dituan argitalpena kaleratzea.
Alba Colomok 5.500 euroko laguntzinoa jaso dau, etxebizitza, ikasketak eta abar ordaintzeko. Rekalde bekea lehenengo aldiz emon jako komisario bati, aurreko deialdietan artistak izan dira bekadunak, Patrik Grijalvo (2011), Yolanda de los Bueis (2010), Kepa Garraza (2008) eta Zigor Barayazarra (2007), hain zuzen be.
Erakusketea zemendiaren 11ra arte egongo da zabalik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!